Koldo Martínezen iritziz UPNk urduritasuna agertzen du Uxue Barkosen Gobernuaren jardun onaren aurrean
El Gobierno de Uxue Barkos ha dado abundantes datos que son objetivos y que hablan de una gran gestión y que dejan al descubierto que las quejas de UPN y PP no se corresponden con la realidad”.
Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramailearen iritziz, UPNk urduritasuna agertzen du Uxue Barkosen Gobernuaren jardun onaren aurrean. Geroa Baiko eledunak ohartarazi duenez “nafar gizartea pozik dago zerbitzu publikoak, Nafarroako ekonomia eta gure komunitatearen etorkizuna nola kudeatzen ari diren ikusita”.
Koldo Martínezek adierazi duenez “sektario, desastre edo nazionalismo bezalako hitzak UPNren eta bere presidente Javier Esparzaren ohiko komodinak dira, bere obsesioei bakarrik irudi emanez, baina oso urrun daude errealitatetik. Errealitate horrek Nafarroako ekonomiaren hobekuntza, langabezia datuen hobekuntza, itxarote zerrendena edo hezkuntzan azpiegituren inbertsioena, bai eta urte luzez gobernu erregionalistek ezarri dituzten murrizketen leheneratzea”.
Zentzu honetan, Geroa Baiko eledunaren iritziz “Uxue Barkos buru duen gobernuak objektiboak diren datu ugari eman ditu azken asteotan, kudeaketa bikain bat agertuz eta UPN eta PPren kexuak errealitatearekin ezer ikustekorik ez dutela agerian utziz”.
Azkenik, Martínezek uler dezake oposizioko hirukoak bere kritikak obsesio nazionalistan, banderetan eta nortasun aferetan fokatzea, Uxue Barkosen gobernuaren departamentuen funtzionamendua Yolanda Barcinaren Gobernutik jasotako egoerarekiko asko hobetu baita.
Koldo Martínez