Itzuli

Koldo Martínez: “Ehun egun emango dizkiogu Sánchezen Gobernuari aldaketaren aldeko bere apustua hitzak bakarrik diren, PSNren kasuan ohikoa den moduan, edo oraingoan egia dioen ikusteko”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak adierazi duenez “denon artean Rajoy jauna eta PP Espainiako Gobernutik kentzea lortu dugu, bazen garaia”. “Une honetan Pedro Sánchez buru duen Gobernu berri bat dugu eta gizonezko ministro gutxi batzuk eta bereziki emakumezko ministroak, hasteko begi honez ikusten duguna alegia”, esan du.

Martínezek Exekutibo berriari helarazi dionez “behar duenerako hemen egongo gara, bere neurriak Nafarroan lau indarren izenpetutako Programa Akordioaren ildo berean baldin badaude, hau da, autogobernuaren defentsa, justizia soziala, krisialdiak eta PPk, PSOEren laguntzarekin, bultzaturiko murrizketak leheneratzea”. 

“Ehun egun emango dizkiogu aldaketaren alde egin duen apustua hitzetan bakarrik geratuko den ikusteko, PSNren kasuan ohikoa den moduan, edo oraingo honetan espainiar Estatuko gehiengo sozialaren eskakizunei, nahiei eta beharrizanei erantzungo dieten gauzak benetan egingo dituen ikusteko”, gaineratu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko