Koldo Martínez: “Emakume bat zauritu, iraindu edo hiltzen dutenean, gizon guztiak zauritu, iraindu eta hiltzen dituzte ere”
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak gaur Goi Ganberan egin den genero indarkeriari buruzko eztabaidan adierazi duenez, “emakume bat iraintzen dutenean, gizon guztiak iraintzen dituzte ere. Emakume bat zauritzen dutenean, gizon guztiak zauritzen dituzte ere. Eta emakume bat hiltzen dutenean, gizon guztiak hiltzen dituzte ere”.
Martínezek, Geroa Bai bere taldearen izenean adierazi duenez, “gizon guztiak matxismotik aldenduko gaituzten maskulinitate berriak bultzatzearen beharra dago, horrek bizitzea egokitu zaigun gizarte berri batentzako eta mundu berri batentzako politika berri bat garatzeko gai izatea ahalbidetuko baitigu, eta ona izango litzateke ez guretzako bakarrik, baizik eta etorkizuneko belaunaldientzako, horiengan seriotasunez pentsatzen hasi behar dugularik”.
Koldo Martínezek liskargune politikotik irteteko beharra adierazi du, eta emakumeak emakume izate hutsagatik genero indarkeria jasaten duela dioen premisaren inguruko adostasunetik kanpo berriro ere Vox geratu izana deitoratu du, horrela talde politiko guztiek Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunarekin konpromisoa berresteko adierazpen instituzionala onartzeko aukera galduz.
Koldo Martínez