Itzuli

Koldo Martínez: “Erriberara ahal den ur guztia eta kalitate onekoa eramateko apustua egin dugu”

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Nafarroara Tejerina ministroaren bisitaren ondoren, Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak Geroa Bairen eta Nafarroako Gobernuaren apustua berretsi du “Erriberara ahal den ur guztia eta kalitate onekoa eramateko”.

    Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak agerraldia egiteko UPN eta PSNren eskaera dela eta, hark Euskal Herriko Errepublika Konfederala sortzeko EH Bilduren proposamena Parlamentuan azal dezan, Koldo Martinezek iritzi du “deigarria dela lehendakaria deitzea, mundu guztiak baitaki ez dela EH Bildukoa, EH Bilduk bota duen proposamen bat azal dezan”. “Ez da Geroa Bairen proposamena ez eta Barkos lehendakariarena”, ziurtatu du.

    CATALUNYAKO EGOERA DELA ETA

    Bestade, Catalunyako egoera dela eta, Martínezen iritziz “logikoak” dira Puigdemonten bi eskaerak, “Katalunian eman den jazarpena amaitzea eta lehen akordioak aztertu ahal izateko lehen bilera lehenbailehen zehaztea” alegia. “Eta garrantzitsua den zerbait dio, egoera gehiago okertzea ekidin dezagun”, azpimarratu du, gaineratuz “Geroa Bain ez dugula egoera hori nahi Nafarroarentzako eta beti azpimarratu dugula elkarrizketa, negoziaketa eta akordioaren bidea”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko