Koldo Martinezek (Geroa Bai) "Gogor gaitzesten dugu Iruñeko kale Nagusiko Carrefour Express saltokiak jasandako ekintza bandalikoa"
Geroa Baik bere gaitzespenik irmoena adierazi du Iruñean saltoki baten aurka egin berri duten ekintza bandalikoaren aurrean.
Koldo Martinez Geroa Baiko zinegotziak adierazi duenez, “elkartasuna adierazten diegu saltoki horren arduradunei, eta erabat gaitzesten ditugu establezimendu horrek jasan dituen pintadak eta eskratxeak".
"Horrelako ekintzek gure hiriko merkataritzaren osotasuna kaltetzeaz gain, ekintza horiek egiten dituztenek defendatu nahi dituzten kausentzat ere kaltegarriak dira", argitu du zinegotziak.
"Sinisten dugu elkarrizketa eraikitzailean eta elkarrekiko errespetuan gatazkak konpontzeko bide gisa, eta edozein indarkeria edo bandalismo mota gaitzesten dugu", dio Martinezek.
"Merkataritzako zinegotzi naizen aldetik, gustatuko litzaidake adierazpen instituzional bat onartu izana. Tamalgarria ez da posible izan udal talde batzuen arteko ezberdintasunengatik ", dio Koldo Martinezek.
Geroa Baik giza eskubideen, justiziaren eta bakearen defentsarekin duen konpromisoa berretsi du, bai maila lokalean, bai globalean.
Koldo Martínez