Itzuli

Koldo Martínez (Geroa Bai) “Aurtengo jaien balantze positiboa egiten dugu, baina eraso sexistak egoten jarraitzea deitoratzen dugu”

Sanfermin hauetan erregistraturiko eraso sexista mota ororen aurrean Iruñeko Geroa Baik bere gaitzespen sendoena eta kondena agertu ditu, aldi berean herritarrak zorionduz, beste urte batez edozein sexu indarkeria motaren aurrean egindako gaitzespenean be

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Iruñeko Geroa Baik San Fermin jai hauen balantze positiboa egin du eta jaiei bultzada emateko kultura eragileen eta herritarren garrantzia nabarmendu nahi izan ditu.

    “Sanfermin hauetan erregistraturiko eraso sexista mota ororen aurrean gure gaitzespen sendoena eta kondena agertu nahi ditugu”, ziurtatu du Koldo Martínezek. Ildo honetan, Iruñeko Geroa Baiko zinegotziek “herritarrak zoriondu nahi dituzte, beste urte batez jaiak modu bikainean ospatu baitituzte eta aldi berean edozein sexu indarkeria motaren aurrean egindako gaitzespenetan bere batasuna agertu duelako, jaietan zehar salatu diren sexu erasoak gaitzesteko egindako elkarretaratzeetara agertuz”.

    Koldo Martínezek “zenbait kalek agertzen zuten zikinkeria” deitoratu du, bai eta “zenbait pertsonaren zibismo falta ere”. Era berean, “osasungintzako langileen, garbitzaileen eta garraio-langileen eguneroko lana” eskertu du, “San Fermin jaiak posible egin baitituzte”.

    Azkenik, koalizioak kultura eragileak goraipatu ditu, “adin guztietako pertsonek jaiak gozatu ahal izateko beharrezkoak baitira”, eta herritarren garrantzia azpimarratu du ere, “jai herrikoien motore baitira”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko