Itzuli

Koldo Martínez (Geroa Bai) “Legegintzaldiko lehen urtearen balorapen positiboa egiten dugu”

Koalizioak gogorarazi du Ibarrolaren 6 hilabeteak ekiditeko aukera bazegoela egungoa bezalako akordioa lortu izan balitz

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Geroa Bairen aburuz “legegintzaldiko lehen 6 hilabeteetan zehar udal jarduera paralizazaioak markatu du. Ibarrolaren gobernu taldeak marketin kanpaina sutsu baten bitartez kudeaketa aktibodun irudia mantendu nahi izan arren, errealitatea bestelakoa zen”.

    Koldo Martínezen arabera, “zentsura mozioa beharrezkoa izan zen egoera hori desblokeatzeko. Politikagintzan ariketa demokratikoa izan arren, UPNk inolako beharrik ez zuen krispazio egoera sortu eta haserrealdira jo zuen, oraindik ere hori delarik eskuinaren aldetik egunero duguna. Abenduan posible izan zena ekainean zergatik ez zen hala izan ulertu gabe jarraitzen dugu”.

    Koaliziotik gogorarazi dutenez, “zentsura mozioaren ondoren Iruñea berriro ere aurrea egiten hasi da eta horren froga dira aurrekontuak, plantilla organikoa eta gure hiriarentzako martxan jarri ditugun proiektu estrategikoak”.

    Hasiera ez zen erraza izan. Irten berria zen gobernu taldeak, Ibarrola horren buru, jarri zizkigun traba eta oztopoek gure kudeaketaren hasiera zaildu zuten. Hala ere, gobernu talde osoaren eta PSNren ausardia eta konpromisoari esker, hasierako zailtasunak gainditzea eta gure hiriaren alde modu eraginkorrean lan egiten hastea lortu dugu”, ziurtatu du Koldo Martínezek.

    “Bere garaian iragarri genuen moduan, PSN-PSOEri ongietorria eman genion eta ematen jarraitzen diogu mota honetako akordioetara iritsi nahi badu eta testuinguru zehatz batean izan dezakeen behar politikoaren emaitza ez izatea espero dugu, denboran jarraitzea espero dugu eta Nafarroa osora hedatu beharko liratekeela uste dugu ere”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    Koldo Martínezen iritziz, “gobernu talde berriaren baitan dugun funtzionamendua egokia da. Alor eta departamentu ezberdinen arteko lankidetza eta komunikazioa errazak dira eta aldeetako bati gustatzen ez zaionean, iritzi hori gainontzekoei helarazten zaie. Aurretik dugun legealdia markatuko duen doinua hauxe bera izatea espero dugu. Lan koordinatua eta herritarren interesak erdian jarriko dituena burutzen jarraitzea da gure lehentasuna”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko