Koldo Martínez (Geroa Bai) "Zabulguneko Civivoxa lekualdatzeko aholkua ez da udal gobernu batzarraren akoridoa
Koalizioak gogorarazi du gai hori ez dagoela EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek sinatutako gobernu akordioan
Bigarren Zabalguneko Civivoxa CAN Fundaziora lekualdatu daitekeela dioten azken informazioen aurrean, Iruñeko Geroa Baitik gure jarrera argitu nahi dugu eta honi buruzko edozein zalantza argitu ere.
Koldo Martínez Iruñeko Udalean koalizioaren bozeramaileak ziurtatu duenez, “Geroa Baitik adierazi nahi dugu orain arte, udal gobernu taldeak ez duela inolako erabaki formalik hartu Bigarren Zabalguneko Civivoxa CAN Fundaziora lekualdatzeari dagokionez. Gobernu Batzarraren bileretan ere ez da zentzu horretan akordiorik sinatu”.
Koalizioak gogorarazi duenez, “erabaki hau partaidetzatik, zuhurtziatik eta zorroztasunetik abiatuz hartu beharra dagoela esan dugu udal gobernu taldearen baitan. Honi buruzko edozein erabaki hartu aurretik analisi zorrotz bat egitea nahitaezkoa dela deritzogu”.
“Garrantzitsua da azpimarratzea, orain arte, CAN Fundazioak ez duela Bigarren Zabalguneko Civivoxaren balizko kudeaketari buruzko erabaki zehatzik hartu. Hortaz, honi buruzko edozein espekulaziok ez du inongo funtsik”, ziurtatu du zinegotziak.
Zentzu berean, Mikel Armendariz Zabalgune auzoko zinegotziak “gai honen inguruko eztabaida alderdikoiak alde batera uzteko” konpromisoa hartu du, bai eta “gure printzipio eta baloreetan oinarrituz jardun, Iruñeko herritarren interesen defentsan jardunez orokorrean, eta Zabalguneetako bizilagunen interesen defentsan partikularrean. Hortaz, lehenik eta behin, analisi hau gure gobernukideekin elkarbanatuko dugu, bai eta gai honekin kalteturik egon daitezkeen bizilagunekin ere, modu honetan erabakiak hartzerako orduan begirada koherente eta arduratsua mantenduz”.
“Interes orokorra zaintzeko eta hiriari eragiten dioten gai guztietan modu garden eta arduratsuan lan egiteko Iruñeko herritarrekin dugun konpromisoa berresten dugu”, amaitu du adieraziz koalizioak.
Koldo Martínez