Itzuli

Koldo Martinez (Geroa Bai) "Palestinako Aginte Nazionalak Espainian duen egungo Ordezkaria den Husni Abdel ohorezko gonbidatua izatea proposatu diogu Joseba Asironi 2024ko Sanferminetan, eta Espainiako gobernuak Palestinako Estatua aitortu izana ospatzen

Iruñeko udal taldeak bere zorionik beroena adierazi du Espainiako Gobernuak Palestinako Estatua onartu duelako.

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martinez Geroa Baiko zinegotziaren ustez, "ekitaldi honek, palestinar biztanleriak bizi dituen une latzen eta egoera lazgarriaren erdian, inflexio puntu erabakigarria markatzen du Palestinak nazioarteko komunitatearen aurrean duen estatusarentzat”.

    Iruñeko Geroa Bairentzat, "aitortza hori urrats bat da justizia, bakea eta gatazkaren konponbidea lortzeko bidean”.

    "Testuinguru honetan, eta Palestinako herriari etengabe ematen diogun babesaren ildotik, Geroa Baiko zinegotziok Joseba Asiron Iruñeko alkateari proposatu diogu Husni Abdel, Palestinako Aginte Nazionalak Espainian duen egungo ordezkaria, ohorezko gonbidatua izan dadila 2024ko San Fermin jaietarako", dio Koldo Martinezek.

    "Gure ustez, ekitaldi garrantzitsu honetan egoteak ez ditu soilik herri palestinarrarekiko elkartasun-loturak indartuko, baizik eta itxaropen- eta aintzatespen-mezu boteretsu bat ere bidaliko dio Palestinako herriari maila globalean", dio Martinezek.

    Geroa Baitik, bakearekin eta justiziarekin dugun konpromisoa berresten dugu, eta lanean jarraituko dugu Palestinako herriaren eskubideak onartuak eta errespetatuak izan daitezen.

    Audios

    audio-reconocimiento-palestina-cas.MP3

    audio-reconocimiento-palestina-eus.MP3

    Izena eman gure buletina jasotzeko