Koldo Martínez: “Txertaketa planaren kontrola zergatik pribatizatu duen azal dezan eskatzen diot Gobernuari”
Zeregin honetarako Estatuak langile gaituak dituela iritzi du eta Indrari nahieran emandako adjudikazioa zalantzan jarri du
Koldo Martinez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Gobernuari zuzenduriko informazio eskaera bat erregistratu du Goi Ganberan, Indra enpresaren eginkizuna zehazki zein izango den ezagutzeko helburuarekin, lehiaketarik gabe zuzenean kontratatu baita prozesuen berrikusketa eta definiziorako eta COVID19aren aurkako txertaketa Planaren exekuzio, jarraipen eta kontrolerako.
“Estatuko administraritza orokorrak 230.000 langile baino gehiago ditu eta zaila egiten da ulertzea ez direla txertaketa kanpainaren jarraipena burutzeko gai eta enpresa pribatu batetara jo behar izatea eta aurretik lehiaketarik egin gabe 800.000 euro ordaintzea. Horregatik, Indrari zehazki aginduko zaion eginkizuna zein izango izango den agertzen duen informazioa eskatu diot Gobernuari, bai eta zein administraritza eta enpresaren gainean -bai publiko bai pribatu- burutuko duen kontrola enpresa pribatu batek”, azpimarratu du senatariak.
“Eginkizun bat pribatizatzen saiatzen ari dela dirudi, txertaketa kanpaina publiko baten kontrola alegia, zalantzarik gabe administraritza publikoen konpetentzia dena, eta eginkizun hori Estatuko administraritzako langileek ez egiteko arrazoia zein den jakin behar dugu, txertaketa kanpaina baten eraginkortasuna kontrolatzeko nahikoa gaitasun baitute”, ziurtatu du Koldo Martínezek.
Koldo Martínez