Itzuli

Koldo Martínez: “Gizadiaren aurkako krimenak ez preskribatzearen alde Gobernuaren jarrera frankismoaren biktimentzako aurrerapausoa da”

Senatari autonomikoak gogorarazi duenez Espainiako Gobernu bat delitu hauen preskribaezintasunari buruzko nazioarteko hitzarmena sinatzearekin ados agertu den lehen aldia da

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak modu os positiboan baloratu du atzoko azken orduan Goi Ganberan erdietsitako akordioa, horrekin Espainiako ordenamendu juridikoan justizia unibertsalari berriro heltzeko eta Espainiak gerra krimenak eta gizadiaren aurkako krimenak preskribatzea ekiditen duen nazioarteko hitzarmena sinatu dezan, gaur egun terrorismoaren delituekin gertatzen den modu berean.

     

    Geroa Bairen proposamena PSOEren transakziozko zuzenketa batekin onartu zen, bere alde Senatuko talde guztiek PP ezik bozkatuz, eta Gobernuaren babesa lortu du ere, talde sozialistaren bozeramaileak ziurtatu zuenez.

     

    “Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzeko lege proiektu bat premiaz bultzatzea” bilatzen du akordioak, horrela “jurisdikzio unibertsalaren sistema berreskuratzeko eta beste herrialdeetan burututako delituak jazartzeko Espainiako auzitegi eta epaitegien eskumenak handitzeko, praktika hoberenak jarraituz eta Espainiak izenpetutako nazioarteko itun ezberdinei betekizuna emanez”.

     

    Era berean, aldeko 19 botorekin eta aurkako 10ekin, Senatuko Justizia Batzordeak “gerra krimenen eta gizadiaren aurkako krimenen preskribaezintasunari buruzko hitzarmenei Espainiak betekizuna eman ahal izateko bide eta formulak ikertzea” onartu zuen ere, “beti ere Konstituzioaren printzipio eta arauen aurkakoak ez badira”. Horrela, krimen mota hauek ez preskribatzeko Geroa Bairen eskakizunari bidea ematen zaio, gaur egun terrorismoaren delituekin gertatzen den modu berean. PSOEk printzipio konstituzionalei dagozkien babesa sartzea eskatu zuen, Espainian mesedegarriak ez diren zigor epaien atzeraegintasun eza existitzen baita, horrekin jada epaituak izan direnen zigorrak areagotzen dituzten legeak ezartzea ekiditen delarik.

     

    “Gizadiaren aurkako krimenek duten inpunitatea ekiditeko pauso erraldoia da, Espainiako Gobernu batek preskribaezintasunari buruzko nazioarteko hitzarmen bat sinatzearekin ados agertu den lehen aldia baita, baldintza horrekin izanda ere.

     

    Geroa Bairen mozioaren eztabaida osoa ikusteko sakatu hemen: https://www.senado.es/web/actividadparlamentaria/actualidad/video/index.html?s=14_S011008_035_01&ag=3

     

    Esteka honek zabalgarri bat erakutsiko du, bertan eztabaidan parten hartu duten hizlari guztien mintzaldiak ikus daitezkeelarik.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko