Itzuli

Koldo Martínez: «Hausnarketa sakonago bat merezi zuen lege honek»

Eutanasia arautzeko legeari buruz elkarrizketa Berrian

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Geroa Bai alderdiko ordezkaria da Espainiako Senatuan Koldo Martinez (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1953); kargu horretatik, sakon aztertu du Eutanasia Legea, eta begirada oso zorrotzarekin, medikua baita, eta bioetika gaietan aditua. Gogoeta mamitsuak egin ditu, legeak baimentzen duen eskubidearen alde, baina testuan ezarri diren hainbat irizpiderekin kritiko. Ozen salatu du, adibidez, legea ezartzeko presaren presaz urrats asko ez direla ongi egin: «Adibidez, legea indarrean sartuko da profesional askok arlorako trebakuntza jaso baino lehen».


    Elkarrizketa hemen irakur dezakezu

    Izena eman gure buletina jasotzeko