Itzuli

Koldo Martínez: "Kataluniako autogobernuan esku hartzea onartezina da eta hiritarren eskubideak murrizten ditu”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak kritikatu duenez Gobernu zentralak “Kataluniako autogobernuan esku hartu du, erabaki onartezina eta hiritarren eskubideak murrizten dituelako nahiz eta demokrazian finkaturik zeudela uste”. Bere iritziz, “elkarrizketa, negoziazioa eta akordia dira arazo politikoak konpontzeko bide zuzenak” eta “Kataluniako herritarrek hartzen ari dituzten erabakiei errespetua” adierazi die, "erabaki horien subjektu aktiboa baitira”.

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren kazetariei adierazpenetan, Martínezek azpimarratu duenez “autogobernuan sakontzeko nafarrok bide propioa dugula” defendatzen du Geroa Baik, “bide baketsu eta demokratikoa, eskubide historikoen aitorpenean oinarrituz, eta elkarrizketa, negoziaketa eta akordioaren alde egiten dugu, horiek baitira autogobernuaren sakontzean defendatuko ditugunak”. “Gure jarrerak gutxi edo ezer du ikustekorik Kataluniaren independentzia prozesuarekin”, nabarmendu du.

KOMUNITATEAREN GAINEKO DEBATEA

Ostegun eta ostiral honetan Nafarroako Parlamentuan egingo den Komunitatearen Gaineko Debatea dela eta, Martínezek esan du “azken urteetan Nafarroak izandako bilakaerari buruz mintzatuko garela” eta nabarmendu duenez “aurrera salto itzela dago gure Komunitatearen garapen ekonomikoan, sozialean, eta gizarte eskubideen alorrean ere”. “Etorkizunari buruz ere mintzatuko gara, Nafarroaren autogobernuan sakontzeari buruz eta Europari buruz ere, hori baita etorkizuna”, gaineratu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko