Itzuli

Koldo Martínez: “Oposizioaren adierazpenek haien mamu eta obsesio propioak islatzen dituzte”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarren ondoren komunikabideei egindako adierazpenetan Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak  ostiralean Nafarroaren autogobernuari buruz Komunitatearen Egoeraren gaineko Debatean onartu zen ebazpen proposamena gogorarazi du. “Gobernua babesten dugun lau indarrek Nafarroako eskubide historikoekin gure konpromisoa berretsi dugu, Nafarroa eta bere herritarrak bere estatusaren gaineko erabakiak hartzeko gai den subjektu politiko propioa dela iritzi dugu, eta Nafarroaren eta Estatuaren arteko harremanei aldebikotasun irizpideekin heltzeko beharra defendatzen dugu”, azaldu du Martínezek. Zentzu honetan azpimarratu du proposamen hau horrela izan arren, “oposizioaren aldetik fantasiak eta obsesioak entzuten jarraitzen dugula”.

Catalunyako egoera dela eta, Martínezek esan du “oraindik konpondu ez den egoera politiko bat dagoela” eta gaineratu du “155 artikuluak ez duela arazoa konpontzen”. Bere iritziz, Gobernu zentralak “legearen bideak eragotzi ditu Catalunyako herriak bere etorkizuna erabakitzeko” eta “elkarrizketa, negoziazioa eta paktua” eskatu ditu. “Oso gertu ikusten dugu gure burua eta posizioa elkar banatzen dugu Urkullurekin, EAJrekin, Ada Colaurekin… eta inolako lotsarik gabe 155 artikulua bultzatu zutenen aurrean agaude”, esan du, nabarmenduz “ez dugula Catalunyako errepublika independenterik ikusi, horregatik ez dugu oraindik ofizial egin ez den errepublika bati baiezkoa edo ezezkoa emateko beharrik ez eta komenentziarik ikusten”.

UPN eta PP alderdiek dioten ‘enpresa ihesa’ dela eta, Barkos lehendakariaren agerraldia Parlamentuan eskatuz, Martínezek esan du “Komunitatearen Egoeraren gaineko Debatean argi geratu zela enpresa ihes hori ez dela existitzen”. “Batzuk gai dira Barkos lehendakariaren agerraldia eskatzeko bere buruan bakarri dauden arazo politikoei erantzuteko” azpimarratu du Martínezek, oposizioari eskatuz “bere lana errealismoz egin dezan eta bere obsesioak utz ditzaten”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko