Itzuli

Koldo Martínez: “Oposizioaren eraso eta jazarpen kanpaina dela ere, aldaketa Nafarroan aurrera doa”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarren ondoren, Koldo Martínez Geroa Baiko eledunak adierazi du “oposizioko alderdien eraso eta jazarpen kanpaina dela ere, aldaketaren Gobernua hiritarren gehiengoak babesten du”, asteburu honetan Diario de Noticiasek egindako inkestak dioen moduan.

“Uxue Barkos baloraziorik onena duen politikaria da eta aldaketa Nafarroan aurrea doa”, ziurtatu du Martínezek, gaineratuz inkesta horrek dioen moduan, hiritarren lehen kezka langabezia dela, “langabezia Gobernuaren lehen kezka den modu berean”.

Bestalde, Mediterránea de Cátering-eko langileen inguruan PSNk aurkeztutako adierazpen instituzional bat kritikatu du Martínezek, “populista” dela esanez “kontutan hartuz UPNren Gobernuak Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeak pribatizatu zituenean PSNren jarrera isil eta konplizearekin egin zuela”.

Geroa Baiko eledunak adierazi duenez, gaur egun Gobernuak negoziaketa bideak irekita ditu eta “sindikatuekin ahalik eta langile gehienei irtenbidea negoziatzen ari da, baina irtenbideak legearekin begirunetsua izan behar du”.

Izena eman gure buletina jasotzeko