Itzuli

Sute arriskua murrizteko Ezkabako UGPS onartzea eskatu dio Koldo Martínezek Gobernuari

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak mozio bat erregistratu du Goi Ganberan, horren bitartez Defentsa Ministerioa premiatuz Ezkaba mendiko Udalez Gaindiko Plan Sektoriala onar dezan, horrela bertan aurreikusten den Suteen Aurkako Planean aurrera egitea ahalbidetuz eta gune honetan suteak gertatzeko arriskua murriztuz, hala gertatu baitzen pasa den irailaren 20an, 27 hektarea errez eta jendea bizi den guneetara modu arriskutsuan hurbilduz ere. 

    Koldo Martínezek Defentsa Ministerioaren jokaera oztopatzailea salatu du, Ezkabako Eskualde Parkea sortzeko balioko duen UGPSren onarpena duela sei urtetatik atzeratu duela leporatuz. Bere mozioan Koldo Martínezek gogorarazten duenez, UGPSren baitan Baso Suteen Prebentziorako Plan Integral bat burutzeko helburua dago, hori Baso Kudeaketarako Planaren baitan sartuz. 

    “Bere gunea mantentzeko Defentsa Ministerioaren setakeriak, Alfonso XII Gotorlekuaren inguruetan bereziki, eta Parkearen onarpena oztopatzeak, ingurumenari ondorio larriak ekarri dizkio eta pasa den irailaren 20 bizitakoa bezalako suteak ekiditeko neurriak hartzea eragozten ari du, nahiz eta suhiltzaileei eta basozainei esker ez zen ezbehar pertsonalik egon. Beharrezkoa da,  hortaz, Gobernu zentralak Ezkaba mendi inguruan bizi direnengan pentsatzea eta bere jokabide oztopatzaileari utz diezaion zorigaitzen bat gertatu baino lehen”, nabarmendu du Koldo Martínezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko