Itzuli

Koldo Martínez: “Polizien Legea ez onartzeak Foruzaingoak atzera egitea dakar”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak ohartarazi duenez Polizien Legea ez onartzeak “15/2015 legera itzultzea esan nahi du horrek Foruzaingoak atzera egitea ekarriz, bitarteak udal guztiek esklusibotasun eredua eskatzen ari direlarik Foruzaingoarentzat”.

“Legea ez onartzeak Forunzaingoaren atzera egitea ekarriko du bai eta delitu larrien eta genero indarkeriaren ikerketei ekiteko gaitasun eza, edo orain arte lankidetza eskatzen ari duten tokiko erakundeei laguntza emateko gaitasuna eza”, ziurtatu du Martínezek, azpimarratuz “lege hau onartzen ez dutenek jakin beharko dute erantzukizuna haiena dela bakarrik”.

Gainera, foru Exekutiboak lege honekin egindako lan “garrantzitsua” aldarrikatu du, ziurtatuz “sindikatuekin egindako negoziaketa sakona eta luzea izan dela”. “Nafarroako Gobernuak esfortzu handia egin du Foruzaingoaren soldatentzako mahai gainean 4,5 milioi jartzeko. Gobernuak zailtasunez jar dezake ezer gehiago mahai gainean”, azpimarratu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko