Itzuli

Estatu laikoa bermatzeko bere konpromisoa zergatik ez duen betetzen galdetu dio Koldo Martínezek Gobernuari

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Gobernuari zuzenduriko galdera bat erregistratu du, PSOE – UP alderdi biko gobernuaren programa bete ez duela eta, “Estatuaren laikotasuna eta beste konfesioen aurrean bere neutraltasuna bermatzeko” lege bat aurkeztuko zela iragartzen baitzen.

     

    Geroa Baiko senatariak gogorarazi duenez, Pedro Sánchezek 2015 urteko hauteskundeetara eraman zuen programak hala zioen; “kontzientzia eta erlijio askatasuna argiki zehazten ez duen Estatu bat, desorekak eta desberdintasunak ahalbidetzen dituen Estatu bat da, herritarren zati bati pribilegioak ematen dizkio eta berdintasun osoari uko egiten dio”. 

     

    “Zazpi urteren ondoren, eta Exekutiboaren buruan lau daramatzalarik, itxaroten ari garen Kontzientzia Askatasunerako Legea, Estatuaren, gizartearen eta erlijio konfesioen arteko harremanetan gako diren gaiak arautu behar zituena, lehentasun politikoetatik kanpo geratu da berriro ere. 2022Rako Urteko Plan Araugileak ez du bere garapena aurreikusten eta itxura guztien arabera, koalizio aurrerakoiaren konpromiso nagusietako bati heldu gabe amaituko da legegintzaldia”, salatzen du Koldo Martínezek Gobernuari egiten dion galderaren hitzaurrean. 

     

    Geroa Baiko senatariak azpimarratu duenez, “ ‘Laikotasuna. Publikoaren Defentsa’ epigrafepean, Pedro Sánchezen Gobernuak bere garaian “Estatu laiko baten eraikuntzaren alde’ egiten zuen, eta lege organiko batean arauturik geratu beharko liratekeen ekintza katalogo zabal bat zehaztu zuen. Testuak oso neurri zehatzak zituen pakete bat aipatzen zuen: konfesio guztien autofinantzaketa, erlijioa eskola curriculumetik kanpo, kultuari loturik ez dauden ondasunentzako zergak, eraikin publikoetatik sinbolo erlijiosoak kentzea, Estatu ekitaldietarako protokoloak, hilerri ez konfesionalak, inmatrikulaturiko ondasunen itzultzea eta, Egoitza Santuarekin dauden Akordioen salaketa ere”. 

     

    PSOE eta Upren arteko Gobernu akordiaren 5.5 puntuak – gogorarazi du Koldo Martínezek - “Estatuaren laikotasuna eta  konfesio guztien aurrean bere neutraltasuna bermatuko duen” lege baten onarpena espresuki iragartzen zuen

     

    “Ekimen hauetako bakarra ere ez da egin, Gobernua aitzindaririk gabeko efektu kolpearekin estreinatu zen arren. Lehen aldiz, bere ministro guztiek sinbolo erlijiosorik gabe eta Konstituzioarekin bakarrik hartu zuten kargua. Eta Geroa Baitik begi onez ikusi genuen hori”, ziurtatu du Koldo Martínezek. Horregatik, gobernu programa ez betetzearen arrazoiak zeintzuk diren galdetuko dio Gobernuari, bai eta iragarritako Kontzientzia Askatasunaren Legea proposatzeko gobernuak eperik ote duen ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko