Komunitate autonomoen diru-sarreren murrizketa arintzeko 5.000 milioiko diru banaketatik Nafarroa kanpo geratzeari buruz galdetuko dio Koldo Martinezek gobernu zentralari
Senatari autonomikoak Foru Parlamentuan ordezkaturik dauden alderdien gehiengoak duen kezka helarazi du
Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak Gobernu zentrala itaunduko du datorren asteartean, ekainak 16, Goi Ganberako osoko bilkuran, koronabirusaren krisialdiaren ondorioz komunitate autonomoek jasango duten diru-sarreren murrizketa arintzeko 5.000 milioiko diru banaketatik Nafarroa kanpo geratzea erabakitzeko arrazoiak zeintzuk izan diren ezagutzeko.
Ez da onargarria Estatuaren zorra handitzetik aterako den diruaren banaketatik kanpo geratzea, Hitzarmenak Estatuaren defizitaren ardura guregan jartzen duenean ere
Foru komunitateak funts horien banaketatik kanpo geratu izanagatik Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdien gehiengoaren kezka helarazi du horrela Koldo Martínezek. “Ez da onargarria -azpimarratu du- Estatuaren zorra handitzetik aterako den diruaren banaketatik kanpo geratzea, Hitzarmenak Estatuaren defizitaren ardura guregan jartzen duenean ere, eta gainera, modu solidarioan eginez, gure populazio zama gainditzen duen ekarpena egiten baitugu. Erregimen amankomuneko komunitateek hainbat zergaren zati autonomikoaren aldetik ikusiko dituzte murrizturik haien diru sarrerak. Baina Nafarroako Ogasunak ere bere diru-sarrerak murrizturik ikusiko ditu eta bere kudeaketatik at dauden arrazoiengatik izango da, pandemiagatik hain zuzen ere. Eta ez da ulergarria diru banaketa horretatik kanpo uztea, Estatuaren eta Foru Gobernuaren artean modu adostuan erabakitzen ez bada Nafarroak ez duela zorraren zati hori ordainduko edo gure urteko ekarpenetik kenduz orekatuko dela”.
“Estatuko Gobernuak, -azpimarratu du Geroa Baiko senatariak- Nafarroako Parlamentuan adostasun orokorra duen gain honen gainean asteartean erantzun zentzudun eta arrazoitu bat ematea espero dut, Uxue Barkosek orain egun batzuk azpimarratu zuen moduan, Hitzarmen Ekonomikoaren defentsarako eta Nafarroa egoera honetatik kalteturik ez irteteko jarrera tinko eta adostua mantentzeko beharra baitago”.
Koldo Martínez