Kultura auzoetara zabaltzea eta Iruñeko hiritar guztiei iristea bermatzea proposatu du Koldo Martínezek
“Kulturaren plan estrategiko bat lantzea eta tokiko politika kulturalen erreferentzia den 21 Agendarekin bat egitea” planteatu du Koldo Martínez Geroa Bairen Iruñeko alkategaiak
Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak Kulturaren Plan Estrategiko bat lantzearen alde egin du gaur, “herritarren eta hiriko kultura eragileen iritziei irekia, hauek publikoak, pribatuak edo elkarteak izan, gobernantza eta lidergo modu berriak mesedetuz eta haien eragin sozialerako ahalmena sendotuz”.
Halaber, “kulturaren 21 Agendarekin bat egitea” proposatu du alkategaiak. Martínezek zehaztu duenez, Agenda hori “mundu osoko hiri eta tokiko gobernuek 2004an onartu zuten, Giza Eskubideekin, kultura aniztasunarekin, jasangarritasunarekin, demokrazia parte hartzailearekin eta bake baldintzen sorrerarekin konpromisoa hartuz”. Ildo honetan, Koldo Martínezek gaineratu duenez “21 Agenda tokiko kultura-politiken garapenerako erreferentziazko markoa da”.
“Kultura jardueraren deszentralizazioaren aldeko bultzada tinkoa” ematearen garrantzia azpimarratu du Koldo Martínezek, “hurbiltasunari balioa emanez eta kultura eskaintza auzo guztietan banatuz eta hiri osoan egiten den kultura aitortuz”
Era berean, “pertsonak guztiek kultura eskuratzea bermatzearen alde eta kultura aniztasuna gordetzearen alde” egin du hautagaiak. Koldo Martínezek azpimarratu duenez, “betekizun hauek kulturaren paper eraldatzailea aitortzen dute, gizarte inklusiboak, berdinzaleak eta jasangarriak eraikitzeko orduan funtsezko ondasun publikoa baita Kultura”.
Ildo berean Koldo Martínezek nabarmendu duenez, “euskara Nafarroako hizkuntza propioa da; berreskurapen prozesuan dagoen eta babesa eta sustapena behar dituen hizkuntza gutxitua. Euskarazko sorkuntza artistikoa eta adierazteko askatasuna bultzatuko dugu”.
Bestalde, “genero jardunbide egokiak burutzea” defendatu du Iruñerako alkategaiak: “ epaimahaien, dirulaguntzen baloraziorako batzordeen, patronatuen eta Iruñeko Udalaren menpe dauden beste organoen eraketa parekidea egotea proposatzen dugu”. Halaber, “emakume artista eta sortzaileei babesa emanez eta emakumeen berreskurapen historikoaren bitartez kultura feminizatzeko jardunbide egokien alde” egin du Koldo Martínezek. “Emakume artistak, interpreteak, sortzaileak, idazleak, margolariak, arkitektoak eta abar ahanzturatik erreskatatzeko ikerketa historikorako beka bat bultzatuko dugu Udal artxiboarekin lankidetzan”.
Azkenik, “Iruñeko Udal Artxiboko edukien ezagutza hiritarren artean gehiago hedatzea” proposatu du Koldo Martínezek, “horretarako oroimen historikoaren bitartekaritza eta berreskurapen programak erabiliz”.