Itzuli

Koldo Martínez: “PSNk azken bi urteetan aldaketari ‘ez’ eta UPNri ‘bai’ esan diola frogatu da”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak ziurtatu duenez azken bi urteetan PSNk foru Parlamentuan egindakoarekin “aldaketari ‘ez’ eta ordea UPNri ‘bai’ esan diola frogatu da”. Horrela erantzun die Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren kazetarien galderei, Martínez eszeptiko agertuz Pedro Sánchez PSOEko idazkaritza nagusira itzuli ondoren PSNren baitan gerta daitezkeen aldaketekin.

“PSOEk Estatu mailan izaten ari duen aldaketa hori foru Komunitatean ere eman dadila nahiko genuke; PSNk UPNren politika kontserbadoreekiko duen atsegintasuna alde batera utz dezan, aurrera pauso bat eman eta aldaketaren indarrekin bat egin dezan, baina bere jarduerak ez gaitu inolako federik edukitzera eramaten”, azpimarratu du.

POLIZIEN LEGEA

Polizien Legeari dagokionez, Martínezek nabarmendu du “orain arte proiektuak ez duela sindikatuen babes nahikorik eduki”, baina zehaztatu du “Gobernua Foruzaingoan gehiengoa diren bi sindikaturekin negoziatzen ari dela”. Zuzenketak aurkezteko epea luzatzea gaur eztabaidatu dute, eta hori justifikatzeko esan du “polizia lege bat oso gauza serioa da eta ezin utz genezakeen denborak balizko akordioetara iristeko aukera mugatzea”. “Espero dugu gauzek hobera egitea” nabarmendu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko