Itzuli

Koldo Martínez senatari errebelazio sarirako proposatu dute kazetariek

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoa Parlamentuko Kazetarien Elkarteko (APP) sarietarako proposatu dute, senatari errebelazio kategorian. Kongresuko eta Goi Ganberako saioak jarraitzen dituzten kazetariek ematen dituzten sarien gala datorren hilabeteko erdialdean ospatuko da, APPk antolatzen duen afari baten baitan, eta kategoria ezberdinetan proposatutakoen artean Iñigo Errejón, Pablo Casado, Yolanda García edo Gabriel Rufián daude.

    Senatari errebelazio kategoriaren baitan, Koldo Martínez senatariaz gain, Izquierda Confederal taldeko beste bi kide daude ere proposaturik, Pablo Gómez Perpinyá (Más Madrid) eta Vicenç Vidal (Més per Mallorca).

    Geroa Baiko senatariak bere oratoria eta Nafarroaren defentsa izan ditu ezaugarri moduan, bai eta hemizikloan giza eskubideen aldarrikapena edo ETAren terrorismoaren zein polizia indarkeriaren biktima guztientzako justizia eta erreparazioaren aldarrikapena ere, Mikel Zabalza edo Germán Rodríguezen kasuak bezalakoak berrirekitzeko Gobernuari etengabeko eskakizunak eginez.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko