Itzuli

Koldo Martínez senataria “Izquierda Confederal” taldean sartuko da

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez senatari autonomikoa eta Geroa Baiko kidea Goi Ganberako ‘Izquierda Confederal’ taldeko kide izango da. Modu honetan, Martínezek En Comú Podem, Compromís, Más País, Més per Mallorca eta Adelante Andalucía alderdietako senatari autonomikoekin batera legegintzaldi berrian Senatuan parlamentu talde propio berria eratzea ahalbidetuko duen formula landuko du.

    Senatuko Araudiak 10 kideko gutxiengoa ezartzen du talde propioa aurkeztu ahal izateko, horrela senatari talde hau beste parlamentu taldeen laguntza jasotzeko lanean ari da talde propioa eratzeko helburuarekin. Bere funtzionamenduari dagokionez, araudiak 6 kideko gutxiengoa ezartzen du, Martínezen sarrerarekin hori jada bermatua dagoelarik.

    Koldo Martínez senatari autonomikoak taldeko gainontzeko kideek harrera ona baloratu du eta “bere kide guztiak, orain arte bederen, senatari autonomikoak izatearen garrantzia” azpimarratu du, “ardura handia baitugu hautatu gaituzten komunitate autonomo bakoitza Senatuan ordezkatzeko orduan”. Halaber, taldeak hartu duen akordioaren garrantzia azpimarratu du ere, horri esker Martínez beti izango baita bozeramailea Nafarroarekin lotura duten gaietan.

    Azkenik, Geroa Bairen senatariak nabarmendu duenez “Estatuko aniztasun eta pluraltasunaren aberastasuna ordezkatzen eta defendatzen duen taldea da”. Gainera, “demokrazian tresna eta funtsezko helburu izan behar duten akordio eta elkarrizketan sakontzea da bere kide guztien konpromisoa”, azpimarratu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko