Koldo Martínez: "UPN-k ezagutzen du San Juan de Dios klinikarekin dagoen hitzarmenari segurtasun juridikoa emateko Gobernu honen esfortzua"

Koldo Martínez, Geroa Bairen Osasungintza eledunak gaur gogorarazi duenez “UPN gobernuan zegoenean, San Juan de Dios klinikarekin zegoen hitzarmena 2012ko abenduaren 31an amaitzen zen eta UPNk 2013ko abenduaren 13an berritu zuen. Hau da, San Juan de Dios klinika ia urtebete egon zen hitzarmenik gabe”. Martínezek ziurtatu du “zeharo zentzugabea dela orain UPNk Gobernua arduragabea dela salatzea, haiek juxtu berdina egin ondoren urtebetez, eta are gehiago badakitenean Gobernu honek egoera denbora epe motzagoan modu egokian konponduko duela”.
“Tamalgarria da”, ziurtatu du Koldo Martínezek, “UPNk, San Juan de Dios Klinika urtebetez egoera berdintsuan mantendu ondoren, egungo Gobernuaren legez kontrakotasuna, arduragabekeria eta utzikeriaz aritzea”. “Hori, UPNk azken urte eta erdiarekiko duen oroimen faltak –edo okerragoa- azal dezake bakarrik”, adierazi du Martínezek.
“UPNk oso ongi ezagutzen du Gobernu honek San Juan de Dios Klinikarekin duen Hitzarmenari segurtasun juridikoa emateko egindako esfortzua, eta hain ongi ezagutzen duten errealitate hau ukatzen dutenean, benetan gezurra esaten duena eta gezurrekin hiritarrak engainatzen saiatzen dena UPN da hain zuzen ere eta alor horretan bere eleduna, Sayas jauna”, ziurtatu du Koldo Martínezek.
Martínezek gogorarazi du “UPNk, osasungintzan eta hiritarren ongizatearekin zuzeneko harremana duten alor guztietan murriztu zuenak, orain ongizatearen babesle sutsu moduan aurkeztu nahi du bere burua, ongizatea haiek deuseztatzen egon ondoren eta UPNren gobernuak itxarote zerrendak egoera tamalgarrian utzi ondoren, Gobernu honek horiek urritzen dagoelarik orain, Osasunbideko profesional guztien esfortzuari esker baita ere”.
“Egia esan beti dago zalantza UPNk ere itxarote zerrenden murriztea ote nahi duen, murrizten jarraitzen baldin badute, ez bait dakit Gobernu honen aurkako lerro-buruak ateratzeko zein gezurretara joko duten”, azpimarratu du Martínezek.
Honi buruz Martínezek gogorarazi du UPNk bere diskurtsoa aldatzen ari duela itxarote zerrenden kudeaketari dagokionez. “Hasiera batean lehen kontsultak egon ziren haien ikusmiran”. Orain, azken urtean 8.000 pertsona baino gehiagoko jaitsiera eduki ondoren, UPNk nahiago du lehen arretei buruz ez hitz egitea. Ondoren ebakuntza itxarote zerrendei egin zieten so, urtebetean 300 pertsona baino gehiago jaitsi direlarik ere eta hortaz, orain ez da UPNren arreta foko ezta ere. Beranduago proba osagarrietan jarri dute haien arreta. Baita ere jaisten ari direnez, ondorengo kontsultei buruz hitz egiten dute orain. Azkenean gaixoei beraiei egotziko diete gaixotasunaren errua”.
Koldo Martínezek bukatzeko gogoratu du “aurten Osasunbidean 2015ean baino lehen kontsulta gehiago burutu direla, ebakuntza gehiago eta ondorengo kontsulta gehiago ere. Zehazki, ondorengo kontsultak 614.000 izan dira, hau da, 2015ean baino 8.000 gehiago”.
“Pasako al dira egunen batean UPNren ordezkariak dagokien oposizio politika egitera hiritarrak gezurrekin engainatzen jarraitu ordez boterean egon diren hainbeste urtetan zehar egin izan duten bezala?” amaitu du galdetuz Geroa Bairen eledunak.