Itzuli

Koldo Martinezek Adimen Artifizialari buruzko mundu mailako eztabaida parlamentarioan parte hartu du

Adimen Artifizialaren Nazioarteko Ikerketa Zentrorako Nafarroako proiektuaren berri eman die Koldo Martínezek nazioarteko adituei

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Nafarroak Parisen egin den Adimen Artifizialari buruzko ELGAren Mundu Mailako Sare Parlamentarioaren bileran parte hartu du Koldo Martínez bere senatari autonomikoaren bitartez.

    “Mundu mailako adituak elkartzen dituen Pariseko bilera honetan, Nafarroaren partaidetzak Adimen Artifiziala bezalako arlo zabal eta berritzaile honetan dagoen nazioarteko araudia sakonago ezagutzea ahalbidetzen digu, ate asko irekitzen dituen esparru berria baita, baina bere arriskuak ditu ere, teknologia hauetan ezartzen den arrazoiaren jardun zentzudun eta etikoa bultzatzeko gai ez bagara”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    Nafarroako Gobernuak alor honetan garatzen dituen politiken berri eman die senatari autonomikoak Parisen ELGAren Batzar Zentroan elkartu diren gainontzeko parlamentariei, hauek ere haien herrialdeetan Adimen Artifizialari buruz eztabaidan aritu direlarik. Nafarroako Gobernuak sustaturiko politiken artea Adimen Artifizialaren Nazioarteko Ikerketa Zentroa nabarmendu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera landua.

    “Nafarroan egitura dugu, bai eta kualifikazio handiko langileak, zentro teknologikoak eta enpresa berritzaileak, bizitza errazago bihurtu dezakeen teknologia berri honekin hartu beharreko norabidea argitzeko nazioarte mailako faro izan ahal izateko, baina, hori bai, makinek eta robotek gizakiarentzako erreserbaturik dauden eta ordezkaezinak diren tokiak okupatzeari mugak jartzeko gai bagara: solidariotasuna, amodioa, errukia..., baina baita ere arrazionaltasuna, adimen artifizialak ez baita inoiz giza adimena ordezkatzeko gai izango”, nabarmendu du Koldo Martínezek.

    Hizkuntza aniztasuna

    Goi Ganberan Adimen Artifizialari buruzko ikerketa ponentzian bozeramailea den Nafarroako senatariaren aburuz, garrantzitsua da ere Adimen Artifizialak aniztasuna arriskuan ez jartzea. “Adimen Artifizialak uniformetasunera eramateko eta aniztasuna kolokan jartzeko arriskua dago, baita hizkuntza aniztasuna ere, eta euskararen kasuan eta beste hizkuntza gutxituen kasuan, hizkuntza horiek euren tokia izan beharko dute errealitate teknologiko berri honetan. Adimen Artifizialak giza eskubideak arriskuan ez jartzea bermatzea beharrezkoa da ere”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko