Itzuli

Koldo Martínezek Altsasuko atxilotuen eta haien familien gaineko bere kezka agertu du

Koldo Martínez Koldo Martínez

Altsasun egin den Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak esan duenez “ez dago urriko gau tamalgarri hartan Altsasun gertatutakoa terrorismotzat hartzeko zantzu nahikorik” eta bere “benetako kezka” agertu du atxilotutako pertsonekin. “Pairatu duten sakabanaketa prozesua ez dugu ulertzen eta pertsona horiek Iruñen lege berme guztiekin epaitzea da gure apustua”, azpimarratu du.

UPN-K ETA PP-K EZ DUTE EZER EGIN 25 URTETAN ZEHAR ETA ORAIN TRENAREKIN PRESA SARTU NAHI DUTE

Prestazio Handiko Trenaren eta Nafarroako Ubidearen inguruan Martínezek ziurtatu du Ubidea “prozesu parte hartzaile baten bidez eztabaidatzen eta analizatzen ari den azpiegitura bat dela, eta horretan aurreko UPNren Gobernuekin ezberdindu gara”.

Tren korridorea dela eta, Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez “gure apustua erabatekoa da programa akordioaren trena gure komunitatean errealitate izan dadin eta asmo berarekin diot inongo moziorik –oposizioarenak- lortuko duela Nafarroako egonkortasun politikoa arrizkuan jartzea”.

Gainera, Martínezek kritikatu duenez UPNk eta PPk “azken 25 urteetan zehar ez dute ezer egin, inondik inora ez doan plataforma kilometro erdi egin dute, eta orain trenarekin presa sartu nahi dute”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko