Koldo Martínezek bere haserrea agertu du Estatuko Aurrekontuen proiektuak Nafarroa azken lekuan uzten duelako
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak bere haserrea agertu du Estatuko Aurrekontu proiektuak Nafarroari ematen dion trataerarekin. “Gobernuaren ordezkariak berak aitortu duen moduan, Estatuko Aurrekontuetan Nafarroari bideratutako diru kopurua iazkoa baino txikiagoa da. Eta Nafarroak ez du merezi Estatuaren aldetik erkidego autonomoetan egiten diren inbertsioetan azken lekuan geratzerik eta are gutxiago bizitzen ari dugun larrialdi egoera honetan”, salatu du Koldo Martínezek Mendebaldeko Saharatik, bertan baitago bisita ofizialean.
Koldo Martínezek salatu duenez, “hartutako konpromisoak sistematikoki betetzen ez dituen eta aurreko urteetan hartutako konpromisoak akordio berri en fruitu moduan hartzen dituen Gobernu batekin aurrekontu negoziazio bat egitea zaila da”. Geroa Baiko senatariak hala ere espero du Estatuko Aurrekontuen parlamentuko eztabaidetan partida garrantzitsuak lortuko direla, “Nafarroaren susperraldi ekonomiko eta soziala finkatzen laguntzeko. Estatuko finantzaketa merezi duten eta Erkidegoko mugak gainditzen dituzten proiektu traktoreak ditugu, Nafarroarentzako estrategikoak diren sektoreen lehiakortasuna sendotzen laguntzeaz gain, Estatu osoarentzako ere mesedegarriak baitira”.
“Aurrekontuen alorrean akordioetara iristea da Geroa Bairen borondatea, baina Ogasun Ministeriotik oraindik ez dugu proaktibotasunik ikusi, hasierako irakurketan gutxienez, eta ez ditugu Aurrekontuak onartuko banaketa parekideago bat ez badago. Nafarrok Estatuko kargetan laguntzen dugu eta baliabide horien zati bat Nafarroara bideratzea da normalena. Horregatik, Aurrekontu proiektua Senatuan eztabaidatzean gure zuzenketak onartzea espero dut”, azpimarratu du Koldo Martínezek.