Itzuli

Koldo Martínezek bere poza agertu du Geroa Bai eta Gobernu zentralaren arteko akordioa bete dela eta

Construcción Abaldo eta Aceinsa Movilidad Aldi Baterako Enpresa Elkarteak egingo du AP-68 autobidean Lodosako lotunea

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Construcción Abaldo eta Aceinsa Movilidad enpresek eratutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak burutuko du AP-68 autobidean Bilboko norantzan Lodosako lotunea. Irabazle suertatu den ABEEren proposamena izan zen aurkeztutako 14 eskaintzen artean Garraio Ministerioaren kontratazio mahaitik balorazio puntu gehien jaso zituena. Azkenean lanen kostua 4.138.200 eurokoa izango da.

     

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak bere poza agertu du esleipena dela eta. “Geroa Baiko Nafarroako senataria naizen heinean, poz handia da niretzako iragartzea azkenean, Geroa Bai eta Ogasun Ministerioaren arteko aurrekontu akordioari esker , AP-68 autobidean Bilboko norantzan Lodosan lotunea egingo dela, hainbeste denbora hau itxaroten egon ondoren errealitate bihurtuko delarik, eta lanak, dena ongi joanez gero, aurten hasiko dira”.

     

    “Pasa den maiatzaren 25ean -azpimarratu du Koldo Martínezek- lan hauen kontratazio mahaiaren esleipen akta sinatu zen, horiek burutzeko 14 enpresa aurkeztu zirelarik. Aurkeztutako irizpideak baloratu ondoren, Garaio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren Mahaiak Construcciones Abaldo eta Aceinsa Movilidad enpresek eratutako Aldi Baterako Enpresa Elkartea proposatu zuen esleipendun moduan, puntuaziorik onena jaso zuen eskaintza izan baitzen, 4.138.200 euroko kostuarekin”.

     

    “Lanak lehenbailehen hastea espero dugu egoera zentzugabe honi amaiera jartzeko, Lodosa eta bere eskualdea bere udalerritik igarotzen den autobide batekin lotzeko bigarren mailako errepide batetik 20 kilometro egitera kondenaturik baitzeuden, kontzesioaren zehaztapenek Lodosa bi norabideetan lortzea aurreikusten zuten arren, baldintza hori ez baitzen betetzen”, ziurtatu du Koldo Martínezek.

     

    “Geroa Baitik Nafarroako Goi Erribera zoriondu nahi dugu, autobideko irteera honek enpresei eta eskualdeko herritarren ongizateari mesede handia egingo baitie, hots Lodosa, Sesma, Sartaguda, Carcar eta Mendabia herriei, bai eta Errioxako Erkidegoko Pradejón, Ausejo eta Alcanadre udalerriei ere”, gogorarazi du Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak.

     

    “Geroa Bain zaindari eta arretatsu egongo gara gure formakuntzaren eta Espainiako Gobernuaren artean egindako gainontzeko aurrekontu akordioak bete daitezen” azpimarratu du Nafarroako senatari autonomikoak.

     

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko