Itzuli

Koldo Martínezek Brahim Gali Mendebaldeko Saharako presidentearekin bilera egin du

Senatari autonomikoak errefuxiatu sahararren egoera in situ ezagutzen ari du

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Mendebaldeko Saharako errefuxiatu kanpamentuetara egiten ari duen bisita ofizialaren baitan, gaur goizean Brahim Gali Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentearekin bilera egin du.

    Marokoren aldetik su etena hautsi ondoren errefuxiatuek jasaten duten egoera azaldu dio Galik senatari nafarrari. Era beran, Saharar kausari Geroa Bairen babesa agertu dio Koldo Martínezek eta Fronte Polisarioa Mendebaldeko Sahararen ordezkari legitimoa dela dioen Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiaren azken ebazpenaren aurrean bere poza agertu du.

    Koldo Martínez Bucharaya Hamudi Beyún Saharako lehen ministroarekin elkartu da ere, haren bitartez errefuxiatuen beharrak zuzenean ezagutuz.

    “Geroa Baik haien kausari ematen dion babesa agertu diet Saharako agintariei eta ondoz ondoko espainiar gobernuen jarrera salatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dut, Nazio Batuek lurralde horren potentzia administratzailearen papera eman baitio Espainiari, bai eta autodeterminazio erreferendum bat egitera behartzen duten nazioarteko akordioen bermatzaile izatearena ere, eta espainiar gobernuek ez dute eginkizun horrekin bete”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko