Itzuli

Koldo Martínezek Catalunyan elkarrizketaren aldeko apustua egin du eta buruzagi politiko kataluniarren espetxeratzea gaitzetsi du

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak “buruzagi politiko kataluniarren” espetxeratzea gaitzetsi du eta “elkarrizketaren eta herritarren ordezkari politikoei begirunearen” alde egin du. Gainera, zehaztu duenez “guk ez dugu egoera hau nahi Nafarroarentzako, hemen gure bide propioa dugu, Estatuarekin aldebiko akordioarena”.

Llarena epailearen aurkako pintada mehatxagarrien aurkako adierazpenean bere abstentzioari buruz Martínezek esan duenez bere taldeak “pintadak gaitzesten ditu eta argi genuen abstentziora jo arren adierazpena aurrera aterako zela”. Gainera, Geroa Baik testu bat sartzea eskatu du, “preso politikoei eta haien sendiei elkartasuna adierazteko” , baina PPk hori sartzeari uko egin dio.

BELATEKO TUNELAK

Belateko tunelak direla eta, Martínezek azpimarratu duenez “Nafarroako Gobernuak Europako araudiarekin egiteko betebeharra duten lanak dira, orain dela urte asko egin behar izan ziren eta egin oraindik behar dira legea bete behar baita”. Geroa Bairen bozeramaileak ziurtatu duenez “ez dago konponbide magikorik” eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio gai honi buruzko jarraipena udalekin eta garraiolariekin edo merkatariekin egin dezala.

Izena eman gure buletina jasotzeko