Koldo Martínezek Esako urtegiaren handitzeari inguruko ministroaren ziurtasun gabeziak eta kontraesanak salatu ditu
Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak bere harridura agertu du gaur Esako urtegiaren handitze lanak direla eta Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroaren jarreraren aurrean, gaur Kongresuan iragarri baituenez “ez dugu egun gauden mailatik aurrerago pauso bakar bat ere emango, txosten bat eskatu diogun Bide Ingeniarien Elkargoarekin norabide horretan jarraitzea zeharo segurua dela kontrastatu gabe”, baina minutu batzuk beranduago txio baten bitartez atzera egin du.
“Gai honek nahikoa seriotasuna du, urtegiaren urari beheiti beldurrez bizi diren milaka pertsonaren segurtasunari eragiten baitio, Kongresuan gauza bat esaten eta minutu gutxira ministroaren kontu ofizialean kontrakoa esaten aritzeko”, azpimarratu du Koldo Martínezek, pasa den abuztuaren 8an Gobernuari idatzizko galdera egin ondoren Zangotzako Udalak eskatutako txostenaren aurrean zein jarrera edukiko zuen jakiteko, txosten hartan eszenatoki mota guztietan urtegiaren segurtasun tartea areagotzeko neurri gehigarriak beharrezkoak zirela irizten baitzen.
“Gobernuari egin nion galdera erantzuteko epea iragan da, bere aldetik erantzunik jaso gabe, gai honek axola diena frogatzen duelarik horrek. Eta orain zehazgabetasun honekin irten zaigu ministroa, zalantzak argitu ordez, beldur gehiago ekarriz. Ezin dugu jendea egunero gorantza begira eduki, urtegiak lehen egingo duen esperoan. Lan hauek kudeatzen dituztenen betebeharra bermeak ematea da eta ministerioak egin behar duena, bere erantzuleak hasiera batean Kongresuan iragarri duena da: lanekin ez jarraitzea segurua denaren ziurtasuna eduki arte”, nabarmendu du senatariak.
Koldo Martínez