Koldo Martínezek Estatuko aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa bat defendatu du Arga ibaiaren uhaldiak ekiditeko lanak finantzatzeko
Gobernuak Geroa Bairen zuzenketak onartzeari baldintzatu dio bere aldeko botoa
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Estatuko Aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa bat defendatu du gau Goi Ganberaren osoko bilkuran, horren bitartez Ultzama eta Arga ibaiak Atarrabian elkartzen diren tokian eta ibaian behera uholde arriskua murrizteko lanak finantzatzeko helburuarekin, hala nola Burlatan, gaur azkenaldiko uholderik handienetako bat erregistratu delarik bertan.
Pasa den abenduaren 9an erregistratu zen zuzenketak bost milioi euro eskatzen dizkio Estatuari. Geroa Baik Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoko Ministerioak finantzatzea nahi dituen lanak San Andreseko presari loturiko ekintza ugari barneratzen ditu, bai eta izen bereko zubian, Iongrafeko hormaren eraistea eta kutsatutako zoruak erretiratzea, oinezkoentzako zaldaina bat eta ibaiaren eskuin ertzaren ingurumenaren berriztapena.
“Geroa Baitik ingurumenaren defentsarekin, klima aldaketaren aurkako borrokarekin eta pertsona zaurgarrienen akonpainamenduarekin harremana duten zuzenketa ugari aurkeztu ditut, bai eta, utzidazue gaur aipatzea, Ultzama eta Arga ibaiak Atarrabian elkartzen diren tokiaren egoerarekin harremana duen bat ere, egunotan uholde larriak direla eta alerta egoeran baitago, eta Nafarroako Gobernuak dioen moduan, PSN eta Geroa Bairen arteko koalizioa gobernuak alegia, ez genituen horrelako uholdeak 2013tik ikusten. Bost milioi eskatu ditut zuzenketa honetan, eta bere garrantzia eta beharra azpimarratu nahi dut”, defendatu du Koldo Martínezek gaur Senatuan egin den aurrekontuen eztabaidan.
Lurralde ganbera moduan Senatuaren balioaren defentsa
Koldo Martínezek gainera, lurralde ganbera moduan Senatuaren balioa berreskuratzeko beharra azpimarratu du, iaz gertatu zen moduan, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua Kongresura ez itzultzeko, Goi Ganberan zuzenketa guztiak baztertzea ekidinez.
Geroa Baiko senatariak gogorarazi duenez, iaz Aurrekontuen aldeko botoa eman zuen “akordio batera iritsi nintzelako Ogasun Ministerioarekin, Aurrekontuetan zehaztu ez zen arren proiektutik kanpo adostuz eta, bide batez, bete gabe dagoena, baina egia esateko, iaz adostutakoa aurtengo aurrekontuen aurreproiektuan jada jasota dagoela esan beharra dut: Eraikuntzaren Industrializazio eta Robotika Zentro Nazionala eta AP-68 autobidean Lodosan Bilboko norantzan irtenbidea. Hitzartutakoa emandakoaren truke. Hortaz, aurtengo aurrekontuei begira nire abiapuntua, Geroa Baiko kide moduan, zero da. Ez hotza eta ez beroa. Atsegin edo ez Senatua lurralde ordezkaritzaren ganbera baita eta Kongresuan ordezkaritza izan arren Senatuan ordezkaritzarik ez duten taldeak dauden moduan, gauza bera gertatzen da alderantziz. Eta denok ordezkatzen dugu herri subiranotasuna”.
“Gobernuaren eskutan dago gure zuzenketen zati bat onartzea. Horren araberakoa izango da Aurrekontuen aurrean izango dugun jarrera, jaun andreok. Eta 11 taldek Aurrekontuak onartzen agertu ordez, gehiago izan gaitezen proiektu hau onartuko dugunak”, amaitu du adieraziz.
Koldo Martínez