Koldo Martinezek Ezkabako maniobra militarrei buruz galde egin dio Gobernuari
Instalazio berri honek, inguruko zortzi udalerrik Iruñerriko Mankomunitatearekin lankidetzan bultzaturiko Ezkaba parkearen proiektuarekin talka egiten duela planteatu du senatari autonomikoak
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako Parlamentuak aukeratutako senatariak Gobernu zentralari zuzenduriko galdera bat erregistratu du gaur Goi Ganberan, horren bitartez armadak Aitzoainen duen koartelean egiten ari duten eraikin berriari buruz galdetuz. Exekutiboari zuzenduriko idazkian, Koldo Martínezek gogorarazi du lanak Berriobeitiko Navarra Sumaren alkatearen aginduz geldiarazi direla, horren aurkakoak zien txosten juridiko ugariren ondoren.
Geroa Baiko senatariak azpimarratu duenez, eraikuntza hori hiritu ezin daitekeen lursail batean egiteaz gain, lursail osoa inguratzen duen hesi bat lurzoru komunaletan ezartzea aurreikusten da, horrekin zortzi mendizale-ibilbide eta BTT moztuz, horien artean Gotorlekuaren Hiesaldiko ibilbidea, Nafarroako Gobernuak Oroimen Historikorako Toki moduan izendaturikoa alegia. Gainera, anbulantziak edo suhiltzaileak bezalako zerbitzuei sarbidea oztopatuko lieke horrek.
Eraikin berri honek, inguruko zortzi udalerrik Iruñerriko Mankomunitatearekin batera bultzaturiko Ezkaba parkearen proiektuarekin talka egiten duela planteatu du Koldo Martínezek, parkearen proiektua tramitatze fase aurreratuan baitago, Nafarroako Gobernuak horri dagokion antolamendu plana onartu ondoren.
Eraikin berriak edukiko duen helburuari buruz galdetu dio senatari autonomikoak exekutibo zentralari, bai eta zergatik uste duen udal kontrolik behar ez duenik, hesia Aizoaingo kontzejuaren lursail komunaletan ezarriko dela badakien eta mendizale-ibilbideengan eragina duenik badakien, espazio publikoak pribatizatuz, eta gune natural honi parke baten bitartez balioa emateko proiektuarengan eragina duenik badakien ere.
Koldo Martínezek gogorarazi duenez, landatu berri ziren 120 hektarea erre zituen maniobra militar batzuek eragindako sute baten ondoren, 2000 urtean Nafarroako Parlamentuak, UPNren salbu gainontzeko talde guztien aldeko botoarekin, Defentsa Ministerioa premiatu zuen Aitzoaingo kuarteleko tiro eremua desegin zezan. “Orduan UPNko bozeramaileak berak arma jakin batzuen erabilerari mugak jartzea iradoki zuen, edo urteko zenbait garai zehatzetan arrisku ariketak ez egitea ere. Gaur, entrenamendu ariketetarako eraikin bat egiteko Defentsa Ministerioak inolako baimenik gabe hasi dituen lanek, balio natural berezia duen eta Iruñerriko birika den toki baten erabilera areagotzen dute, armen erabilera gutxitu ordez”, azpimarratu du Koldo Martinezek.
Koldo Martínez