Koldo Martínezek Felipe VIren “erabateko sentikortasun eza eta alderdikeria” deitoratu ditu
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak esan duenez Felipe Viak “alde bateko diskurtsoa egin zuen, Estatu mailan lan egiten duten alderdi politikoena eta herritarren alde bakar eta esklusibo batena hain zuzen ere”.
Era berean, Martínezek nabarmendu duenez detaile ugari faltan izan zituen Felipe Viren hitzetan. “Elkarrizketa hitza faltan izan nuen, eta edozein arazo politiko konpontzeko dugun tresnarik hoberena dela uste dut. Estatuko hizkuntza bat den katalanaren erabilera ere faltan izan nuen. Oso zeinu txikia izango litzateke, baina oso beharrezkoa Kataluniako gizartearentzat. ‘Bona nit’ esan izana atsegingo nuke eta ez zuen hori ere egin”, esan du.
Azkenik, Geroa Baiko bozeramaileak logikoa iritzi du “Erregea Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarren alde jartzea, baina ezin ulertu dezakedana da zauritutakoei erreferentzia txikiena ere ez egitea, kolpeak jaso baitzituzten haien jokabidea baketsua izan zen bitartean”. “Gandhi Kataluniara etorri eta Gobernuaren erantzun bakarra eta esklusiboa poliziarena izango balitz bezala izan zen, eta horren alde agertu da Erregea”, esan du.
Koldo Martínez