Itzuli

Koldo Martínezek herritarren arazoen aurrean adostasuna eta akordioa eskatu ditu

Senatari autonomikoak legegintzaldi hasieratik burututako lanaren balantzea egin du

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak ziurtatu duenez “Madril liskar-toki bat da” eta “herritarren une hauetan dituzten arazo luzaezinei” aurre egiteko “akordioak eta adostasunak” bilatzea beharrezkoa dela esan du.

    Koldo Martínezek prentsaurreko bat eskaini du Iruñean, orain hamar hilabete legegintzaldia hasi zenetik Senatuan egindako bere lanaren balantzea egiteko, bertan ziurtatuz “tamalgarria dela herritarrek adostasuna eta akordioak behar dituzten egoera batean, estatu mailako alderdiak haien artean liskarrean aritzea”.

    Senatariak ohartarazi duenez, “egoera erabateko ziurgabetasunekoa da, ez bakarrik Covidarengatik, baizik eta estatu mailako alderdiak osasun krisialdiaren egoera horretan arrainak arrantzatzeko zeharka begiratzen ari direla iruditzen zait”.

    Bere agerraldian Koldo Martínezek azaldu duenez, azken hamar hilabeteetan Gobernuari zuzenduriko 43 galdera aurkeztu ditu, 19 mozio eta 8 agerraldi eskakizun, hori guztia Covid-19aren krisialdiari aurre egiteko estatuko funtsa Komunitate Autonomoen artean banatzeko gaiaren inguruan, bai eta udalek haien diru-kutxa soberakina erabili ahal izateko defentsan, despopulazioaren aurrean ekintzak eskatzeko edo Foruaren Hobekuntzan Nafarroarentzako aurreikusten diren konpetentzien transferentziari dagokionez.

    Gainera, Nafarroako senatariak Agoizko Siemens Gamesa lantegiaren ixteari buruzko informazioa eskatu du ere, Esako urtegiko medi-hegalaren “segurtasuna bermatzeko” neurriak eskatu ditu eta langile publikoen artean behin-behinekotasunaren murrizketa defendatu du ere.

    Koldo Martínezek bereziki nabarmendu du “kulturaren alde” erregistratu zuen ekimena, “funtsezko ondasun moduan aintzat har dadin eta beste jarduerak babesten diren modu berean babes dadin”. Goi Ganberak aho batez onartutako adierazpen instituzional bat izan zen. Gainera, aurreratu duenez kultura eskubideen lege bat estatu mailan landu dadin proposatuko du, zentzu honetan Nafarroan onartu zen lege “aitzindariaren” antzekoa.

    Senatari autonomikoak ziurtatu duenez, “Senatuak ezertarako balio ez duela gizartean nahiko hedatua dagoen sentipena egon arren, ez da egia, Kongresuak onartutakoa berrikusten duen Ganbera bat baino gehiago da”. “Komunitate Autonomoak ordezkatzen dituen Ganbera territorial bat denez, Kongresuko jardueratik kanpo dauden tokiko gaiak jorratzeko sentsibilitate handiagoa du, Kongresuak politika alderdikoiagoak lantzen baititu”, ziurtatu du.

    “Senatua tresna baliagarria al da Nafarroako herritarrentzako? Erantzuna baiezkoa da. Nafarroako herritarrek babes gutxiago edukiko lukete Ganbera hau gabe? Bai. Tokiko gaiak ahazturik geratuko lirateke globalizatuagoa den Kongresu batean”, gaineratu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko