Itzuli

Koldo Martinezek herritarren eskubideei buruzko bi ekimen erregistratu ditu Senatuan Nazioarteko Amnistiak hala eskatuta

Alarma Dekretuaren agindua ustez bete ez zuten herritarrei segurtasun kidego eta indarrek ezarritako zigorren proportzionaltasunari buruz galdegin dio senatari autonomikoak Gobernuari, bai eta Melillako Etorkinentzako zentroko osasun egoerari buruz ere

Koldo Martínez Koldo Martínez
Koldo Martínez senador, Amnistia Internacional,  CETI melilla, derechos humanos.

Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak bi ekimen erregistratu ditu Goi Ganberan Nazioarteko Amnistia erakundearen eskaerari erantzunez, horietan koronabirusak sortutako osasun krisialdiaren testuinguruan herritarren eskubideei buruz galdetuz.

Zehazki, Nazioarteko Amnistiak “Alarma Egoeraren Errege Dekretuaren agindua ustez bete ez zuten herritarrei segurtasun kidego eta indarrek ezarritako zigorren arbitrariotasunari” buruz Nazioarteko Amnistiaren kezka helarazi dio Koldo Martínezek Espainiako Gobernuari, “ez baitira nazioarteko estandarrek dioten behartasun eta proportzionaltasun irizpiderik antzeman”.

Ekimenaren testuaren arabera, ekintza hauek Mozal Legea deiturikoaren ezarpenarekin burutu dira, eta lege hori “aldatzeko beharra dago, bilera baketsu, adierazpen eta informazio eskubideentzako mehatxua baita, aldi berean poliziaren botereak zigortzerako orduan handitzen dituelarik, kontrol mekanismorik ezarri gabe”. Aurrekaririk ez duen testuinguru honetan segurtasun indarrek aurre egin beharreko zailtasun eta erronkak zeintzuk diren jakinik, Nazioarteko Amnistiak “ekintza irizpide argien falta” salatu du, “bereziki talde ahulenei eta beharrizan bereziak dituztenei emandako tratuan, estatuko segurtasun indar eta kidegoetako agenteek gehiegikeriak egiteari atea irekitzen baitio horrek”

Horregatik guztiagatik, Nafarroako senatari autonomikoak Gobernu zentralari galdetu dio ea “polizien ekintzarako protokolo argiak landuko dituen, zigorrek pertsona jakinengan izan ditzaketen eragin neurrigabea arintzeko alternatibak kontuan hartuz”, eta ea “polizien arbitrariotasunaren aurkako bermeak areagotuko ote diren, horretarako agenteei jarraibide argiak emanez, alarma egoeraren arauak betearazteko haien zereginean fokatze zeharo zigortzailea har ez dadin”. Azkenik, “zigor proposamenen kopuruaren gaineko txosten xehe eta aldizkakoa aurkeztuko ote duen” galdetzen du ere, “bertan polizia kidegoa, probintzia eta zigorra jarritako tokia desglosatuz, modu horretan polizien jarduera herritar ahul, txirotu edo bazterkeria arriskuan daudenengan eragin handiagoa eduki ote duen baloratzea ahalbidetuz”.

Melillako CETI-ko egoera

Halaber, Koldo Martínezek galdera sorta bat egin du ere Melillako Etorkinentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroan dauden pertsonen osasun egoerari buruzko interesa agertuz. Nazioarteko Amnistiaren arabera, zentroan egon diren edo azken egunetan dauden pertsonen testigantzak ezagutzeko aukera eduki ondoren, “ezinezkoa da gutxieneko metro bateko babes tartea mantentzea eta ez dago norberaren babeserako eskularru edo maskarak lortzerik”, aipatutako testigantzen arabera. Gaur egun, Melillako CETIan 1.600 pertsona baino gehiago daude 782 pertsonarentzako edukia duen zentro batean, horregatik gune amankomunak, jantokia adibidez, gaixotasun honekin kutsatzeko arriskua biderkatu egiten den foko arriskutsuak dira. “Espainiako agintariek ezin dezakete ahaztu etorkinei eta asiloa eskatzen duten pertsonei, Espainiako gainontzeko herritarrek osasungintza lortzeko duten eskubide bera bermatu behar zaiela”, azpimarratu du berriki Esteban Beltranek, Nazioarteko Aministiako zuzendariak alegia. Kutsatzeko arriskuaz gain, CETIan dagoen pilaketak beste pertsona batzuen ahultasun egoera areagotzen du, hots genero indarkeriaren biktima diren emakumeena edo LGTBI kolektiboko pertsonena.

Nafarroako senatari autonomikoak Exekutiboari galdetu dio ea “CETIan ezartzeko Osasungintza Ministerioarekin lantzen ari zen osasun protokoloa azkenean balioztatu ote den”, eta “zein neurri zehatz jasotzen diren bertan kutsatzea ekiditeko”. Halaber, “Melillako CETItik Penintsulara tokialdatuko diren pertsona kopuruari” buruz galdetu du ere, eta “zein irizpide hartu diren kontuan tokialdatuko diren pertsonak aukeratzeko eta zein baliabide tokialdatuko diren ere”. Azkenik, Koldo Martínez Gobernuari zuzendu zaio, “tokialdatutako zenbat pertsona diren asilo eskaleak eta zenbat diren emakumeak, aurretiko patologiak dituzten pertsonak eta adin txikikoak” jakiteko.

Izena eman gure buletina jasotzeko