Itzuli

Koldo Martínezek Nafarroa pluralaren ahotsa Senatura eramateko eta autogobernua zein demokrazia defendatzeko konpromisoa hartu du

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez Geroa Baiko kidea eta Nafarroako senatari autonomikoak Senatura “Nafarroa pluralaren ahotsa” eramateko konpromisoa hartu du, bai eta “inboluzio haizeak datozen garai hauetan” autogobernua defendatzeko konpromisoa ere.

    Senatari autonomikoak azpimarratu duenez Senatuan egingo duen lana Nafarroako Parlamentuaren ordezkari moduan egingo du, “gure gizartearen aniztasuna hoberen jasotzen eta frogatzen duen organo subiranoaren ordezkari moduan” hortaz.

    Martínezek prentsaurrekoa eskaini du Iruñean astearte honetan Senatuaren eraketa dela eta, bertan ziurtatuz Goi Ganberan “sinisten dudan Nafarroa” ordezkatuko duela, “etorkizun hobea eraikitzeko indar ezberdinen artean programa akordioak bitan lortzen jakin izan duen Nafarroa hori”.

    “Ordezkatu nahi dudan Nafarroa plural hori gizarte kontuekin kezkaturik dagoena da, herritarren benetako arazoekin eta bere nortasun propio eta ezberdinduari zor zaion errespetuarekin”, azpimarratu du.

    Horregatik, “foru senataritzat” du bere burua, “Foru Parlamentuak hautatu baitu” eta gainera, “Nafarroaren forutasuna, bere autogobernua, antolatzeko bere modu propioa, Estatuan lurralde ordezkaritzarako dela suposatzen den Ganberan defendatu beharra dagoelako”.

    Esan duenez, “batzen gaituen amankomuneko sentimendu hori defendatu beharra dugu sigla, bandera edo sentimentu nazional edo abertzaleen gainetik”, eta “ezberdinarekiko begirunetik forutasunean adostasun puntua bilatzearen alde” egin du. “Gure foruekin eta gure autogobernuarekin dudan konpromisoa tinkoa eta erabatekoa da, bai nire uste sendoagatik bai eta nire hautagaitzari babesa eman zioten formakuntzen ordezkaritzan ere”, gaineratu du Koldo Martínezek.

    Gainera, azpimarratu duenez “konpromiso hori nahitaezkoa da autonomien Estatuan inboluzio haizeak dauden uneotan, birzentralizazio eta uniformetasun mehatxuekin ere”. Eta ziurtatu duenez Nafarroako Parlamentuak “autogobernua defendatzen du, foruaren balizko defentsarien eta proiektu birzentralizatzaileek jaio ziren alderdien arteko itun antinatura edo gutxienez harrigarriez gain”.

    Halaber, senatari autonomikoak ohartarazi duenez “inboluzio haizeak inboluzio demokratikoa ere dakarte” eta horrekin bere “kezka” agertu du “eskuin muturraren gorakadaren aurrean, gorrotoaren diskurtsoen aurrean edota feminismoa, genero indarkeriaren aurkako borroka edo oroimen historikoaren berreskurapenerako lanak bezalako hain kausa nobleak bezalakoei zilegitasuna kentzeko saiakeren aurrean”.

    Modu honetan, bi funtsezko ardatz proposatu ditu Goi Ganberan egingo duen lanean, “gure foruaren eta gure autogobernuaren defentsa eta demokraziaren defentsa sutsua, bai eta bere tresna baliotsuena ere, hots elkarrizketa eta ituna, eta bere balore sakonenena ere, berdintasuna, justizia, bizikidetza eta bakea alegia”.

    Nabarmendu duenez, lan hau garatzeko Izquierda Confederal taldearen baitan egongo da, En Comú Podem, Compromís, Más País, Més per Mallorca eta Adelante Andalucía formakuntzetako ordezkari autonomikoekin batera, “antolakuntza arrazoiengatik hala sortu den taldea eta Nafarroaren ahotsa entzutea ez oztopatzeaz gain, mesede egingo diona”.

    “Talde honek defendatzen dituen baloreak Senaturako nire hautagaitzaren alde egin zuten talde guztiek elkarbanatzen ditugu: Espainia nazio anitzeko Estatu moduan; lurraldeen arteko elkartasuna ezberdintasunei begirunez; eta ekintza sozialaren ardatz moduan ideia aurrerakoiak”, ziurtatu du.

    Prentsaurrekoa amaitzean Ana Ansa aurkezteko aukera izan du, Foru Ganberan parlamentari lanetan ordezkatuko duena alegia.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko