Itzuli

Koldo Martínezek pederastia biktimen borondatezko erregistro bat sortzea eskatu du

Inposaturiko isiltasunaren aurrean abusuen benetako dimentsioa ezagutu dadin bilatzen du

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak proposamen bat aurkeztu du senatuan, haurtzaroan sexu abusuak pairatu zituzten pertsonen borondatezko erregistro bat sortzeko. “Elizak onartua eta, zenbait kasutan babestua ere izan zen kalte honi ikusgarritasun handiagoa ematea bilatzen dugu honekin, bai eta jarduera honen benetako dimentsioa eta irismena ezagutu ere”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    “Haurtzaroa eta nerabezaroa babesteko lege organiko berriak delitu hauen preskripzio epea 35 urteraino luzatu arren, asko dira abusu hauek salatzeko aukerarik ez duten 60 eta 80 urte bitarteko pertsonak, eta horientzako ez da justiziarik egongo. Eta, gutxienez, abusuak pairatu zituztenen borondatezko erregistro anonimo bat sortzen bada, gizarteak haiek jasan zuten kalbarioa ezagutu dezan ahalbidetuko die. Egindako proposamena Nafarroako biktima batzuen ekimenetik abiatu da eta Senatuan eztabaidatu eta onartzeko aukera edukitzea espero dugu”, nabarmendu du Koldo Martínezek.

    Gaur egun ohikoagoa senitartean eta kirolaren esparruan

    “Pederastia delitua maiztasun handiarekin ematen da gaur egun ere. Ziurrenik, apaiz eta irakasle erlijiosoen beherakada nabarmenak, Eliza katolikoaren esparruan kalte honen eragina gutxiagotu du. Horregatik, gaur egun ohikoagoa da senitartean eta kirol jardueretan, aisialdian, haur eta nerabeentzako jarduera taldeetan. Eta gurasoak eta adin txikikoen zaintzaren ardura dutenek halakorik susmatu ere egin gabe gertatzen da. Orduan ere gertatzen zen moduan”, gogorarazi du senatari autonomikoak. 

    Eraso hauek pairatu zituztenak eta kasu askotan hark eragindako trauma gainditu ezin izan dutenak ez ahazteko beharrean kokatu du Koldo Martínezek ekimen hau. “Oroipena bizirik mantentzeak ez du mendeku izpiritua denik esan nahi, ez eta pertsona hauei abusuak eragin zizkietenen aurka gorrotoan autokontsumitzea ere. Erreparaziorako justizia lortzeko bidea da, gertatu zena lotsarik gabe adierazteko bide bat. Elkar ulertzea nahikoa zaie, norbaitek entzutea, baina egia falta zaie eta biktimen erregistroak babestuago eta ulertuago sentitzen lagun ditzakete, horrela Elizak eta beste erakundeek inposaturiko isiltasuna hautsiz”, azpimarratu du Geroa Baiko senatariak.

    Erregistroaren baldintzak

    Koldo Martínezen aburuz, abusuak jaso zituzten pertsonen borondatezko Erregistro Zibil bat irekitzeak, burututako pederastia delitu kopuru handi hori iritzi publikoari ezkutatzea ekidingo luke. Geroa Baiko senatariak erregistraturiko mozioak zehazten duenez, erregistro horrek -estatu mailakoa edo erkidego mailakoa-, haien izena eta historia askatasunez eta borondatez utzi nahi duten pertsonen datuak jaso beharko lituzke. Datu hauek beti modu anonimoan erabili beharko lirateke, horiek publiko egiteko interesdun pertsonaren baimena egongo balitz salbu.

    Koldo Martínezek beste arrazoi batzuk azpimarratu ditu Pederastia Abusuen Biktimen Erregistro bat sortzea eskatzeko:

    1.- Hezkuntza alorrean, parrokietako jardueretan, katekesi taldeetan, aisialdian, ordena erlijiosoetan eta bere jarduera garatzen duen beste esparruetan gertatutako pederastia kasu horiek guztiak aitortzeko Eliza Katolikoaren ukamena.

    2.- Pairatu zituzten pertsonak aurkitzen diren babesgabetasun egoera, legeak eskaintzen duen babesetik kanpo geratu baitira 35 urtetara preskribatu diren delituak.

    3.- Salatzeko konfiantzazko organoen gabezia nabarmena. Espainiako Gotzainen Konferentziak sortutako Batzordeek ez dute abusu horien biktimen aldetik nahikoa konfiantzarik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko