Koldo Martínezek Sánchez premiatu du ‘Susperraldirako Plan Nazionalaren’ diseinuan Nafarroaren kudeaketa gaitasuna aprobetxatu dezan
Senatari autonomikoaren iritziz ez da EBko funtsen kudeaketa egokirik egongo eskualdeetako gobernuak kontuan hartzen ez badira
Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak premiaz egindako balorazio batean azpimarratu duenez, Covid-19aren krisialdia arintzeko ohiz kanpoko funtsen gainean EBko gobernuburuek erdietsi duten akordioa “pausu garrantzitsua da Europa kohesionatuago bat eraikitze aldera, lehen aldiz herritarren interesak interes monetarista hutsei gailendu baitzaizkie”. Hala ere, Geroa Baiko senatariaren aburuz, ez da funts horien kudeaketa egokirik egongo eskualdeetako gobernuak kontuan hartzen ez badira.
Lehen irakurketa eginez, EBaren akordioa historikoa da. EBren beraren zorpetze bidez itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen neurriak artikulatzea, inoiz gertatu ez den gauza da
“Lehen irakurketa eginez, EBaren akordioa historikoa da. EBren beraren zorpetze bidez itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen neurriak artikulatzea, inoiz gertatu ez den gauza da. Ez hori bakarrik, adostutako diru kopurua ere historikoa da, finantza krisialdiaren urte zailenetan ere ez baitzen horrelako kopuruetara iritsi. Adibide bat jartzearren, adostutako 750.000 milioi euroak Marshall Plan ospetsuak izandako kopuru osoa baino ia bost aldiz gehiago dira (119.000 millioi euro, gaur egungo prezioekin, 1948-1952 urte bitartean)”, azpimarratu du Koldo Martínezek.
Senatari autonomikoak gogorarazi duenez, funts hori Estatuei zuzenean transferituko zaie. Eta dirua jaso ahal izateko, “Susperraldirako Plan Nazional” bat egitea eskatzen die Europar Batasunak Estatuei. “Plan honek trantsizio ekologiko eta digitalaren alorretan, besteak beste, aurrerapenak ematen direla frogatu beharko du, hau da, bi esparru hauek garatzen dituzten politikak eta partidak burutu beharko dira. Esparru hauek, lurralde kohesioarekin batera, Geroa Baik susperraldiari aurre egiteko planteatu dituen ildo estrategikoekin milimetrikoki bat datoz”, nabarmendu du Koldo Martínezek.
Nafarroako senatari eta Geroa Baiko kide naizen heinean, Nafarroak Susperraldirako Plan Nazionalaren lantzean partaidetza aktiboa izatea eskatzen dut
“Baina Batzordearen proposamenean -gogorarazi du Geroa Baiko senatariak-, eskualdeak ez gara existitzen, behin bakarrik aipatzen dira. Susperraldirako Plan Nazionalak Estatuen konpetentzia esklusiboa dira, eta haietan ez da eskualdeen partaidetzarik egotea eskatzen ere. Nafarroako senatari eta Geroa Baiko kide naizen heinean, Nafarroak Susperraldirako Plan Nazionalaren lantzean partaidetza aktiboa izatea eskatzen dut. Eta Senatutik egiten dut, eskualdeen ordezkaritza Ganberatik alegia, Estatuaren suspertze ekonomiko eta sozialerako Nafarroa kontuan hartzeko beharra hainbestetan defendatu ondoren, bai eta Komunitate garen heinean, Covid19ak eragindako krisialdi hain berezi hau gainditzeko Estatuari iritsiko zaizkion funts guztietan parte hartzeko dugun eskubidea defendatu ondoren ere”.
“Nafarroako herritarrek eta bere buruzagitza politikoak, gizarte moduan planteatzen zaizkion erronka berriei modu arrazional eta eredugarrian erantzuteko gaitasuna frogatu dute azken urteetan. Eta bere zerga erantzukizunei modu solidarioan aurre eginez eta gastuaren erabilera arrazionala eginez ere frogatu du. Nafarroa zerga bilketan eta kudeaketan arduraz jokatzearen adibide da, aldi berean komunitate behartsuenekiko solidariotasuna erakutsiz ere. Eta, ildo honetan, Sánchezek esperientzia hori erabili beharra du Europatik iritsiko diren funtsei probetxurik hoberena ateratzeko. Ez luke minutu bakar bat ere galdu behar Nafarroako presidentearekin elkartzeko eta Susperraldirako Plan Nazional horrek markatu beharreko ildoei buruz foru exekutiboak egiten duen diagnostikoa lehen eskutik ezagutzeko”, azpimarratu du Koldo Martínezek.
Koldo Martínez