Itzuli

Koldo Martínezek Senatuan PSOE premiatu du Skolaeren ezarpenean “azeleragailua zanpatu” dezan

Nafarroak, azkenean, Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituneko funtsik jasoko ote duen argitzea eskatu du ere

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Skolae programaren garrantzia azpimarratu du gaur, Uxue Barkos buru izan zuen legegintzaldian Nafarroan martxan jarri ondoren, eta aitzindaritzat eta nazioarteko erreferentziatzat jo du, PSOEri eskatuz bere alderdiko kontseilari den Carlos Gimeno animatu dezan “azeleragailua zanpatzera, oraindik Nafarroako milaka hezitzaile eta, bereziki, ikasle, hezkidetza jaso gabe jarraitzen baitute, Hezkuntza arduradunak duen anbizio eskasa dela eta”. 

     

    Nafarroan berdintasun alorrean bultzatutako berdintasun politikak aldarrikatu ditu ere Koldo Martínezek Goi Ganberan PSOEren mozio baten inguruan izandako eztabaidan, horien artean, emakume eta gizonen arteko Berdintasun Foru Legea, Barkosen exekutiboak onartua alegia. Eta gogorarazi duenez, “lege horri esker, 2004an aitatasun baimena amei asteak kenduz hartzen zuten gizon nafarren %3,5etik, 2021ean %90ra pasa da, guraso bakoitzari 16 aste egokituz”. 

     

    Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunean erkidego autonomoei bideraturiko 500 milioien zati bat Nafarroara ere iristea aldarrikatu du Geroa Baiko senatariak. Hasiera batean eta finantzaketa sistema propioa izanagatik Nafarroa eta EAE banaketa horretatik kanpo geratu ziren arren, Koldo Martínezek gogorarazi duenez, “2020ko maiatzean Nafarroako Gobernuko lehen Lehendakariordeak esan zigun Berdintasun Ministerioaren konpromisoa lortu zuela Itunetik eratorritako ezohiko funts horiek eskuratzeko. Hala ere, duela egun batzuk jakin genuenez, martxoa amaitu baino lehen Berdintasun Ministerioak 307 milioi banatuko ditu, 2022 urte honi dagokionaren %77, erkidego eta udalen artean. Baina zenbateko hori ez zaie erkidego guztiei banatuko, bi salbuespen daude: Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa. Mesedez, argitu zaitezte”. 

     

    Esnealdirako sei hilabete

     

    Erantzunkidetasun alorrean, PSOEren mozioak jasotzen zuen puntuetako batean alegia, Koldo Martínezek gobernu zentralaren aldetik ausardia handiagoa faltan sumatu du. “Noski erantzunkidetasunaren alde gaudela, baina proposamen zehatzak egin zenitzaketen. Adibidez, Munduko Osasun Erakundeak amaren esnealdirako sei hilabete gomendatzen ditu. Horrantz pausoak ematea proposatu zenezaketen, egungo amatasun eta aitatasun baimenen gutxikako hedapenaren bitartez, aitatasunari dagokionez, erantzunkidetasuna bermatzeko, baina ez, diskurtsoan geratu zarete”, salatu du Geroa Baiko senatariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko