Koldo Martínezek terrorismoaren biktimen omenaldien garrantzia nabarmendu du eta Nafarroako Gobernuak antolatutakoan UPN eta PP egon ez izana deitoratu du
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen batzarraren ondoren Koldo Martínez Geroa Baiko eledunak adierazi du terrorismoaren biktimentzako Foru Gobernuak egindako ekitaldian “lehen aldiz Nafarroako erakunde guztiak, gizarte zibila eta biktima batzuk, denak ez, inoiz eta inon denak egon ez diren moduan, egon ginen, baina ETAren eta Comandos Autónomos Anticapitalistas-en biktima batzuk egon ziren, edozein biktima bezain biktima alegia”.
Martínezek UPN eta PPN ekitaldi horretan ez egotea “deitoratu” du, “haien jarrera sektarioarekin berriro frogatu baitzuten biktimek bakarrik haien alderdi interesen araberako interesa dutela”. “Ziur nago biktimekin harremana duten ekitaldietan talde guztiak elkarrekin egongo garela”, esan du, azpimarratuz Geroa Bai igandean biktimen oroimenean egindako ekitaldian egon zela ere.
ESPETXE POLITIKA
Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onartu du astelehen honetan non Ganberak bere “desadostasuna adierazten duen presoen aldentze espetxe politikarekin”.
Geroa Baitik Koldo Martínezek nabarmendu duenez “beti egon gara presoen dispertsioaren aurka, preso guztiena”, bere iritziz “funtsik ez duen krudeltasun plus bat baita, inolako sostengu demokratikorik gabekoa”. “Espetxe politika berri” baten alde egin du.
Bestalde, pentsioen gaineko PSNren Lege Proposamen bat dela eta, Martínezek azpimarratu du ekimen sozialistaren eztabaida “geldiarazi” dela, eta adierazi du “Nafarroako Gobernu honi esker eta lau indarrei esker, onartu genuen legearekin lortu dela alarguntasun pentsioak ez ezik pentsio guztiak onuratzea, inbertsioa 3tik 25 milioira gora eginez”, esan du, azpimarratuz “PSNk Nafarroan lortu nahi duena, beste esparruetan lortzeko gai ez dena dela”.