Itzuli

Koldo Martínezek UPN eta PPNren aldetik egindako “hooliganismo politikoaren erakusketak” kritikatu ditu

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Bairen parlamentuko eledun den Koldo Martínezek UPN eta PPNren aldetik egindako “hooliganismo politikoaren erakusketak” kritikatu ditu pasa den ostegunean Ganberaren osoko bilkuran Ikurren Legea bertan behera uzteko eztabaidan erakutsi zuten moduan. Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren komunikabideei adierazpenetan, Martínezek “UPN eta PPNk eman ziguten ikuskizun tamalgarria” gaitzetsi du, bai eta azpimarratu “haien eginkizunen utzikeria egin zutela hemizikloa abandonatuz”.

“Parlamentura hitz egitera, entzutera eta bozkatzera etorri behar da”, esan du, UPN eta PPNk “entzun ez zutela” eta “bozkatzera sartu zirela” kritikatuz, Geroa Bairen parlamentuko eledunaren aburuz “demokraziaren kontzeptu eskasaren ideia ematen diguna”. “Demokrazia gehiengoen eta gutxiengoen arteko jokoa da; legeak gehiengoek onartzen dituzte, gutxiengoak errespetatuz beti”, azaldu du, azpimarratuz “hori gertatu zela ostegunean Parlamentuan”.

“Ez dago auhena altxatu beharrik ez eta Komunitate Autonomoen desagerpenik iragarri behar”, ziurtatu du Koldo Martínezek, “demokrazia” defendatzeko, “Ikurren legearekin gertatu zen moduan eta Euskararen legearekin pasako den moduan, 32 udalerrik eremu ez euskaldunetik eremu mistora pasatzeko eskakizuna egin ondoren”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko