Itzuli

Konstituzioan ongizate estatua blindatzeko deia egin du Barkosek

2011an aldatu zen 135 artikulua berreskuratzea planteatu du horretarako, baina PP, PSOE eta VOX alderdiek aurka bozkatu dute

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Konstituzioaren erreforma bat egitearen beharra defendatu du gaur, “Europaren segurtasunari buruzko eztabaidak eta ordenamendu berriak Ongizate Estatuaren desegitea justifikatu ez dezan”.

    Horretarako Goi Ganberan eztabaidatu den mozio bat aurkeztu du Barkosek, horren bitartez 135 artikulua berreskuratzea planteatuz, 2011an PP eta PSOE alderdiek aldatu zutena hain zuzen ere, “Ongizate Estatuarekin eduki beharreko aurrekontu konpromisoa zeharo babesgabe uzten baitu, Europak bere defentsarako gastua areagotzen ari duen une historiko honetan gainera”.

    Horrela, Geroa Baiko senatariak beharrezkoa deritzo “Konstituzioaren aldaketa horren eraginkortasunari buruzko hausnarketa egitea, bai eta Europaren defentsaren ordenamenduaren aurrean ere, aurrekontuetan eragin nabarmena baitu horrek, eta Ongizate Estatua Konstituzioan blindatzen ez badugu, bere mantentzean eduki dezakeen eragina zein izango den pentsatzea ere”.

    Horrela, foru senatariak bere kezka agertu du “Konstituzioaren baitan Ongizate Estatuarekiko konpromisoak, zorraren aurrean duen babesgabetasuna dela eta”, izan ere “eskubide sozialen babesa 2011an ezarritako defizitaren menpe jartzen da, gaur egun oraindik indarrean dirauen 135 artikuluaren erreformarekin”.

    Ildo honetan berean, Barkosek “tresna ezgaitzat” jo du Alderdi Popularraren Gobernuak 2012an onartutako Aurrekontuen Egonkortzerako Legea, “bere garapean ziurtatzen baita Espainia 0 defizita edukiko duela 2020 urtean… Eta jada badakigu non geunden 2020an eta jada badakigu non zegoen defizita eta gastu arauak 2020an, 2021an. 2022an…”, azpimarratu du.

    “Alderdi Popularraren Gobernuak garai hartan ezin zuen jakin, Lege proiektua igorri eta Kongresuak onartu zuenean, baina orain badaki azken urte hauetan krisialdi bat eduki dugun bakoitzean, lege hori bertan behera utzi behar izan dela”, adierazi du Geroa Baiko senatariak.

    “Are gehiago -jarraitu du- zuen alkate propioek, bai eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioak ere bere presidentearen hitzetan, Alderdi Popularreko kide dena, tokiko erakundeei jarritako debekua bertan behera uztea eskatu dute haien diru-kutxa soberakinen kudeaketan, adibidez”, ziurtatu du Barkosek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko