Konstituzioaren 135 artikuluaren erreforma planteatu du Barkosek Ongizatearen Estatua blindatzeko
2011 urteko erreforma leheneratzea proposatu du EB-ren baitan egon daitekeen zergen erlaxazioaren aurrean, defizitaren handitzea gastu militarrerako bakarrik aurreikusten baita
Uxue Barkos Geroa Baikon senatariak parlamentuko ekimen bat aurkeztu du
Goi Ganberan Ongizate Estatua babestu eta sendotzeko, horretarako Gobernu zentrala premiatuz Konstituzioaren erreforma egin dezan 135 artikuluaren aurreko idazketa berreskuratzeko, krisialdi ekonomikoaren testuinguruan, aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko aitzakiarekin, PP eta PSOEk 2011n egindako erreformaren aurretik zuena alegia.
“Une hartan genuen egoera latza zela eta, -azaldu du Barkosek- erreforma horren alde zeudenek ziurtatu zuten «krisialditik irteteko funtsezko erreforma» zela hura; izan ere, une hartan bi alderdi nagusien buruzagiak zirenak, Konstituzioaren testuan defizit mugaren zifra zehatza sartzea adostu zuten, %0,35 alegia, zifra hau ondoren egindako arau batean jartzea erabaki zen arren, horrela zifra horren estimazioan edozein erreforma egitea erraztuz”.
Horrela, Geroa Baiko senatariak ziurtatu du Lehman Brothers-en krisialdiaren aurrean, 135 artikuluaren jatorrian hori baitago, eta ondoren COVIDaren krisialdiaren aurrean, Ukrainiako gerran inguruan sortutakoaren aurrean eta orain, Donald Trumpek iragarritako muga-zergen gerratik eratorritako honen aurrean, “ikasi dugu erreforma hori ez zela funtsezkoa, ezta nahikoa ere, krisialdiari aurre egiteko”.
“Are gehiago: -jarraitu du Barkosek- eskasa izateaz gain, erreforma hau kaltegarria da 135 artikulu berriak Ongizate Estatuaren defentsa babesgabe uzten duenean, eta hau, Konstituzioaren 27, 41, 43, 47 edo 50 artikuluetan jasotzen den agindu konstituzionala da”.
“Horregatik, alarmak martxan jarri dira Europako Batzordeko presidenteak berrarmatze plan bati ekiteko pasa den martxoaren 4an egindako azken proposamenaren aurrean, horrek Batasunaren baitan diziplina fiskalaren erlaxazioa ekarriko duela baitirudi, baina defizitaren handitze horretan gastu militarra bakarrik kontuan hartuz”, ziurtatu du Barkosek.
Egoera honen aurrean Barkosek defendatu duenez, “Europaren berrarmatzeari buruzko eztabaidan sartu gabe, premiazkoa da aurretik Konstituzioaren markoa egokitzea Ongizate Estatua 2011ko erreformaren aurretik zuen egoera berean babesteko”, erreforma horrek, senatariaren iritziz, “ez baitu ez asko ez ezer lagundu une hartatik bizi izan ditugun ondoz-ondoko krisialdietan”.
Horregatik guztiagatik, Barkosek Gobernu zentrala premiatzen du “uztailaren aurretik Gorteetan Konstituzioaren erreforma bat aurkez dezan, 135 artikuluak 2011ko iraileko erreformaren aurretik zuen idazketa berreskuratzeko”. Halaber, foru senatariak Espainiako Exekutiboari eskatzen dio Konstituzioaren erreforma honen ondoren, “Aurrekontuen Egonkortasunerako eta Finantzen Jasangarritasunerako apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoari dagokion erreforma Gorteetan aurkez dezan ere”.
Uxue Barkos