Kontsultategi berriak zerbitzuen kalitatearen hobekuntza ekarri duela baloratu du Ribaforadako Geroa Baik
Gaur Ribaforadako kontsultategi berriaren inaugurazioaren ondoren, Geroa Baiko udal taldeak bere poza agertu du “zentro berri honen eraikuntza eta martxan jartzeak dakarren zerbitzu publikoen kalitatearen hobekuntzagatik, bizilagunen eskaera historiko bati erantzuna emanez gainera”.
Udal taldearen aburuz, “Ribaforadako herritarrek merezi duten kontsultategia edukiko dute azkenean UPNren Gobernuek urte luzez ezezkoa eman ondoren, eta lehen eskutik frogatuko dute Uxue Barkosen Gobernuak bultzatzen ari duen zerbitzu publikoen hobekuntza, kontsultategi berria eraikitzeko eta martxan jartzeko 760.000 euro baino gehiago inbertitu ondoren”.
Ribaforadako Geroa Baik gogorarazi duenez kontsultategi hori “2016ko Nafarroako Aurrekontuetan zuzenketa bidez hartutako konpromisoetako bat izan zen”. “Nafarroako Gobernua sostengatzen dugun taldeok hartutako konpromiso bat izan zen PSNren zuzenketa bat onartu genuenean, horregatik deitoratzen dugu PSNk hasieratik mobilizazio eta aldarrikapen alderdikoi objektu moduan erabili izana, Ribaforadako herritar guztien beharra eta eskaera zen gauza batekin”, azpimarratu du.
Azkenik, udal taldeak nabarmendu duenez, kontsultategiaz gain, Barkosen Gobernuak D.B.H Eskualde Institutu bat eraikitzea aurreikusten du Cabanillas, Fustiñana eta Ribaforadako ikaslegoarentzat, “Erriberako udalerri ezberdinetako bizilagunen beste eskaera historiko bati erantzuna emanez horrela”.