Kontuen Ganberak Davalor operazioan edozein irregulartasun mota egon zenik ez zuela onartu gogorarazi du Geroa Baik
Koalizioak adierazi duenez deigarria da epailearen erabaki hau hauteskunde kanpaina hasteko astebete falta denean plazaratzea, baina deklaratzeko deialdia baino bost hilabete lehenago izatea
Davalor kasua dela eta epailearen azken erabakiaren aurrean, Geroa Baik Kontuen Ganberaren txostena aldarrikatzen du, Nafarroan fiskalizaziorako eskumena duen organo den heinean, izan ere kasu honetan edozein irregulartasun mota egon zenik ez baitzuen onartu.
Koalizioak azpimarratu duenez, “deigarria da gainera deialdi hau hauteskundeak izateko hiru aste falta direnean gertatzea, hiru urte baino gehiagoz epaitegietan paralizaturik egon ondoren; eta deigarriagoa oraindik deialdia orain egitea, baina deklaratzeko data bost hilabete barru izatea, irailean hain zuzen ere”.
Edozein kasutan, koalizioaren aburuz “salaketa hauen funsgabetasuna frogatzeko balioko du deialdi honek, eta Davalor-en erabilera politikoari amaiera jartzea ahalbidetuko du ere”.
“Denboraldi honetan zehar Davalor-ekin egin den erabilera politikoa” salatu du Geroa Baik, “bai eta Nafarroako eskuinak helburu politikoekin egindako justiziaren erabilera ere”, azpimarratu nahi izan du koalizioak.
Koalizioak gogorarazi duenez, kontseilariaren dimisioaren ondoren “Ayerdiren zintzotasunean gure uste osoa eta konfiantza agertu genuen jada, bai eta epaitegiek horrela berretsiko dutenaren konbentzimendua ere, Kontuen Ganberak egin zuen modu berean alegia”.