Kontuen Ganberak Errenta Bermatuaren kudeaketa babesten duela ziurtatu du Geroa Baik kritika hutsal eta arduragabeen aurrean
Geroa Baik ziurtatu duenez Kontuen Ganberak Errenta Bermatuari buruzko bere gaurko txostenean “Nafarroako Gobernuak neurri honetan egindako kudeaketa babesten da, txirotasunaren eta bazterkeriaren aurka borrokatzeko helburua baitu, bitartean legegintzaldian zehar kritika hutsal eta arduragabeak entzun ditugularik oposizioko taldeen aldetik”.
Isabel Aranburu Geroa Baiko Eskubide Sozialen bozeramaileak ziurtatu duenez “Errenta Bermatua lege aitzindaria eta aurreratua da txirotasunaren eta bazterkeriaren aurkako borrokan, barneratze sozialerako eskubideak arautuz”. “Beti defendatu izan dugu eskubide hauen bermatzea giza eskubideen eta justiziaren kontua direla, eta politika birbanatzaileak Nafarroan nahi dugun gizarte kohesionatu bat lortzeko oinarrizko elementua dira”
Aranburuk azpimarratu duenez “laguntza ekonomiko hutsera murriztu nahi izan dutenen aurrean, Kontuen Ganberaren txostenak Errenta Bermatuaren legearen balioa babesten du, inor atzean ez uzteko eta ahal den guztian laguntza hori jasotzen dutenen barneratze laborala eta soziala lortzeko”.
Isabel Aranburu