Kontuen Ganberak Lizarrako Udalaren "bilakaera ekonomiko ona" nabarmendu du
Aplaude las medidas tomadas en los últimos años para contener los gastos y mantener así el equilibrio financiero
Gastuei eusteko eta horrela finantza oreka mantentzeko azken urteetan hartutako neurriak balioesten ditu.
Kontuen Ganberak Lizarrako Udalaren “bilakaera ekonomiko ona” azpimarratu du, gastuei eusteko eta horrela finantza oreka mantentzeko azken urteetan hartutako neurriei esker.
Horrela, organo fiskalizatzaileak nabarmendu duenez 2015 jardunaldia amaitzean aurrekontu saldo ez finantzarioa positiboa izan zen bi milioiko zenbatekoan, aurrezpen garbia hiru milioi ingurukoa zen eta altxortegi soberakina lau milioi ingurukoa. Zorra sei milioiren mugan dago, 2014 urtearekiko %3 murriztuz.
Kontuen Ganberak 2015 urteko Lizarrako Udalaren fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostenak kontu orokorra, legearen betetzea, finantza egoera eta aurreko fiskalizazioen gomendioen betetzea aztertzen ditu.
Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez Udalaren kontu orokorrak “bee gastuen eta diru-sarreren irudi leiala, bere ondarearen egoera eta bere operazioen emaitza” adierazten ditu. Salbuespen bakarra ondasunen inbentarioa da, “ez baitago eguneratua”. Legearen betetzea dela eta, udalaren jarduera ekonomiko-finantzarioa indarrean dagoen araudiaren araberakoa da”.
Bete gabe dauden gomendioak direla eta, txostenak ondasunen inbentarioa eguneratzea eta hirugarrenekin egindako kontratuak hobe kontrolatzea gomendatzen du, esleipenak beharrezko aurrerapenarekin planifikatuz.
Lizarrako Udalak organismo autonomo bat du –Julián Romano Musika Patronatua- bai eta udal elkarte bat –Gedemelsa-, azken hau jarduera ekonomikorik gabe 2006an eratu zenetik. Horregatik, Kontuen Ganberak bere desagertzea proposatzen du.
Udalak 10,9 milioi gastatu zituen iaz eta 12,7 milioi sartu zituen. Gastuen kapituluan langileriarena nabarmentzen da, 5,5 milioirekin. Ondasun eta zerbitzuetan gastu korrontea 3,1 milioikoa izan zen eta inbertsioak 1,3 milioi. Diru sarrerei dagokienez, korronte transferentziak 5,1 milioikoak izan ziren, zerga zuzenak 5 milioi eta tasak 2 milioi.
Udalak aurreko urtean baino %1 gehiago gastatu zuen iaz, diru sarrerak %10 gora egin zutelarik. Txostenak 1,3 milioiko diru sarrera bat azpimarratzen du, bere kobratzea ez ohikoa izan baita ondasunen ematearen bitartez egin baita. Diru sarrera hori, 2010an Miguel de Eguia Poligonoaren hiritze kuota batzuei dagokiona, 2015 jardueraren adierazle ekonomikoengan eragina du.