Itzuli

Lan eredu zuzena, duina eta jasangarria aldarrikatu du Geroa Baik maiatzaren 1 honetan

Koalizioan men berezia egin nahi die Sunsundegi, BSH eta Automotiveko langileei, ziurgabetasun unea bizitzen ari baitituzte egunotan

    Maiatzak 1, Lanaren Nazioarteko Eguna dela eta, duintasuna, ekitatea eta jasangarritasuna erdian jarriko dituen lan eredua aldarrikatzen du Geroa Baik. Halaber, haien lanarekin gure gizartea sostengatzen duten pertsonei aitortza egin nahi die eta koalizioak langileekin duen konpromisoa agertu ere, bai eta lan baldintza duin, egonkor eta zuzenen aldeko bere defentsa tinkoa agertu ere. 
    Zentzu honetan koalizioak gogorarazi duenez, maiatzaren 1 hau ez da data sinbolikoa bakarrik, baizik eta lan egokia gizarte kohesiodun, zuzen eta demokratiko baten oinarria denaren gogorarazpena. Horregatik guztiagatik, lan harremanen inguruan kultura berri bat sustatzearen beharra defendatzen du koalizioak, bai eta desberdintasun sozioekonomikoak murrizteko itun sozial eta ekonomiko baten beharra ere. 
    Halaber, ingurumenarekin orekan kalitatezko enplegua sortuko duen ekoizpen eredu berde baten aldeko apustu sendoa mantentzen du Geroa Baik, inor atzean utziko ez suena eta garapen ekonomikoa gizarte eta lurralde kohesioarekin uztartuko dituena. Aldi berean, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasun erreala edukiko duen gizarte bat eraikitzeko beharra aldarrikatzen du, lan bazterkeria, zaintzen krisialdia edo soldata arrakalari ere aurre egiteko modurik hoberena baita. Era berean, kooperatiben ereduari eta ekonomia sozialari orokorrean bere babesa berresten dio Geroa Baik, lurraldean errotutako garapen ekonomikorako motore baita, kalitatezko enplegua sortzen duena eta pertsonak erdian jartzeko gai dena. 
    Maiatzaren 1 honetan, Nafarroan enpleguaren datuak historikoak izan arren, alor industrialean bereziki, ezin ahaz dezakegu muga-zergen gerrak eragindako ziurgabetasun uneak bizitzen ari ditugula edo Sunsundegi, BSH edo Nano Automotive enpresek bizitzen ari dituzten une latzak ere ditugula, eta zentzu honetan, Geroa Baik bere elkartasuna eta babesa helarazi nahi die enpresa hauetako langileei, ezegonkortasun eta ziurgabetasun une zailetan baitaude. 
    Halaber, urte honetan lan-istripuan hildakoekin eta haien senitarteko eta lagunekin oroitzapen berezia agertu nahi du koalizioak, eta lan inguru seguru eta osasungarriak sustatzeko beharra azpimarratu du, bai eta istripuen, gaixotasun profesionalen eta lanpostuko arriskuen prebentziorako kulturan inbertitzearen garrantzia ere. 
    Azkenik, epe ertainean enplegu politika aktiboen eskuduntza osoak eskuratzeko bere apustua agertu du Geroa Baik, baina baita ere lan ikuskaritzan eta enplegu politika pasiboetan ere, hau da, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa bere osotasunean eskualdatzea

    Izena eman gure buletina jasotzeko