Itzuli

Larrialdietarako Plataforma Bateratuak 112-aren kudeaketa hobetzen ari duela egiaztatzen duten datuak eskatu dizkio Barkosek Barne Ministerioari

Geroa Baiko senatariak galdera sorta bat erregistratu du, eredu berriaren funtzionamenduari buruz Marlaskak Senatuan egindako ziurtapenak zertan oinarritzen diren azal dezan Ministerioak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Barne Ministerioari zuzenduriko galdera sorta bat erregistratu du Senatuan, Nafarroako Larrialdietarako Plataforma Bateratuaren funtzionamenduari buruzko datuak eta azalpenak ezagutzeko, bai eta hori ezartzeko jarraitu den prozesuari buruzko informazioa jasotzeko ere.

    Pasa den irailaren 15ean egindako kontrol saioan, Barkosek Fernando Grande-Marlaska Barne Ministroari sistema berriari buruzko lehen balantze bat eskatu zion, abuztuaren 14tik funtzionamenduan, eta horri erantzunez, ministroak “goiztiarra” zeritzon balorazioa egitea hilabete bakarra funtzionatzen egon ondoren. Hala ere, aldi berean ziurtatu zuen neurri horrek “Administraritzen arteko koordinazioa sendotzeko eta larrialdien kudeaketa hobetzeko balio zuela”.

    Testuinguru honetan, Barkosek galdera berria egiten dio orain Ministerioari, lehen balorazioak egiteko denbora nahikoa noiz pasa oteko den jakiteko eta, bereziki, sistema berriak larrialdien koordinazioa eta kudeaketa jada hobetzen ari duela ziurtatzeko zein datu dituen ezagutzeko.

    “Balorazio bat egitea goiztiarra bada, Plataformak jada larrialdien kudeaketa hobetzen ari duela ziurtatzea zein datutan oinarritzen den jakin nahi dugu”, azaldu du Barkosek.

    Halaber, Plataforma Bateratuaren ezarpen teknologiko eta operatiborako abuztuaren 14a baino lehen garatutako pausoei buruzko informazioa eskatu du Geroa Baiko senatariak, Marlaskak Senatuan ziurtatu baitzuen sistema berria “lan tekniko zorrotz baten emaitza” dela. Zentzu honetan, Barkosek hala galdetzen du: “Abuztuaren 14a baino lehen zein aurreko pauso zehaztu dira Plataforma Bateratuaren ezarpen teknologiko eta operatiborako?”.

    Era berean, “nola ulertzen du Ministerioak larrialdi dei baten ondoren ematen den ‘erantzun eraginkorra’, dagokion polizia kidegoaren uko egiteak edo larrialdiaren tokira beste kidego bat baino 20 minutu beranduago iristea ‘ez bada inolako kasuan deskoordinazio moduan edo erantzun ez-eraginkor moduan islatzen’, pasa den irailaren 15ean Senatuko kontrol saioan ministroak ziurtatu zuen moduan?”.

    Azkenik, Barkosek Ministerioari eskatzen dio azal dezan “zein kausa/eragin harremanek azaltzen duen akordio berean sartzeak Nafarroako Larrialdietarako Plataforma Bateratua eta Foruzaingoaren plantilla 400 agentetan handitzea”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko